Euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko epea irekita

2025/2026 ikasturtean euskaltegi edo barnetegi homologaturen batean ikasi duten zaldibitarrek eskatu ahal izango dute dirulaguntza. Uztailaren 20ra bitartean izango da zabalik dirulaguntza eskatzeko epea eta dirulaguntza urte bukaeran emango da.

 

Euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatu nahi duten herritarrek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute udaletxean eskaera egiterakoan:

  • Ikaslearen NANa
  • Ikastaroaren matrikula agiria
  • Ordainketa ziurtagiria
  • Aprobetxamendu agiria
  • Errenta aitorpena.

Zaldibiako Udalean euskara ikasteagatik dirulaguntza jasotzeko honako baldintzak bete behar dituzte herritarrek:

  •  Ikastaroan gutxienez % 85eko asistentzia izatea
  •  HABEren deialdian dirulaguntza eskatu izana (https://www.habe.euskadi.eus).

Herritarren batek gaiaren inguruko argibiderik beharko balu, Karreane kultur etxean edo kulturetxea@zaldibia.eus e-postara idatzita jasoko du beharrezkoa informazioa.