Zaldibiako udal langileok bat egin dugu azaroaren 11rako deitutako grebarekin. Etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea aldarrikatu asmoz, eten egingo dira udal zerbitzu guztiak.
Gehiago
116 zuhaitz eta arbola espezieren inguruko informazioa biltzen duen lanaren aurkepena egingo dute bihar, asteartea, Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak. Zaldibiako udaletxe azpiko Topalekuan izango da, 18:00etan hasita.
Gehiago
Zehaztu da jada herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Gainera, egunak laburtzen hasi diren honetan, bere erabilerarako argi-orduak antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira azaroan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, horizontalean ateratako argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi duenak, kultur etxera eraman edo emailez bidali behar du kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 13a, ostirala, baino lehen.
Gehiago
Azaroaren 4an, asteazkenez, egingo da 2026ko festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxeko areto nagusian. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuta daude bilerara. Etortzerik ez duenak ere iritzia eman dezake, jarraian duzuen formularioa betez.
Gehiago
Zaldibiako Udalak irmoki gaitzesten ditu herriko jaietako asteburuetan gertatutako sexu-erasoak, baita herrian izandako gainerako indarkeria-adierazpenak eta txikizioak ere. Jarraian adierazpena irakurgai.
Gehiago
Ximurrak Xamurren programaren baitan, Zaldibiako Topalekuan xake ikastaroaren bigarren edizioa antolatu da 18 urtetik gorako herritarrentzat. Jesus Rodriguezek gidatuko du ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, azarotik maiatzera bitartean. Informazioa eta izen-ematea, kultur etxean edo jarraian.
Gehiago
Pasa den astean abiatu genituen Zaldibiako Jaiak, eta gaur arratsaldean eta bihar jarraipena izango dute. Hona hemen egunotako egitaraua eta musika taldeen inguruko informazioa.
Gehiago
Ibarrazpin bigarren etxebizitza bloke bat egiteko asmoa jakinarazi dio Grupo Arrasate taldeak Zaldibiako udalari. Promozio berri hau egingarria ote den jakiteko herritar interesatuen bila ari dira.
Gehiago
Pilates eta Hipopresiboak, Hirugarren Adineko Mantenimendua, eta Buru eta Gorputz Estimulazioa ikastaroak antolatu dira 2026/2027 ikasturterako, eta urriaren 16ra arte zabalik egongo da izena emateko epea.
Gehiago
Zaldibiako Jaietara etortzeko gaueko autobus zerbitzua indartuko da urriaren 3an eta 10ean.
Gehiago