Gaurtik aurrera (martxoak 2), GO01 lineak (Zegama>Zaldibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, institutuko ikasleak Zaldibiara garraio publikoan itzuli ahal izateko.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzua doituko du gaurtik aurrera, egunero institutura Ordiziara joaten diren gazteak etxera errazago itzul daitezen.
Herriko guraso talde batek Departamenduari egindako eskaerari esker lortu da zerbitzu berri hau. Departamentuak, dagokion azterketa teknikoa egin ondoren, begi onez ikusi du proposamena eta modu honetan ikasle horiek zerbitzu erosoagoa izango dute eta askoz ere denbora gutxiago itxaron beharko dute.
Jarraian Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren oharra: Zaldibiako zerbitzuan hobekuntza