Neguko oporretako egitarauaren barruan antolatu da Betzaida Urtaza ipuin-kontalariaren saioa, eta Karreaneko Haurren liburu txokoan izango da, astelehenean, 11:30ean. Herriko haurrak emanaldira gonbidatuta daude.
Haurrek hartu berri dituzte neguko oporrak, eta datozen egunetarako egitarau zabala antolatu dute herriko eragileek eta udalak elkarlanean. Lehen saioa astelehenean egingo da, eta Betzaida Urtaza ipuin-kontalari legorretara izango da Zaldibiako Haurren Liburu Txokoan. 11:30ean hasiko da ipuin-kontaketa eta herriko haurrak emanaldira gonbidatuta daude.
EGUNA: Abenduak 22, ASTELEHENA
ORDUA: 11:30ean
LEKUA: Haurren Liburu Txokoan