2026ko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean
Abenduko osoko bilkuran 2026ko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan dira aurrekontuak. Udal Gobernuak aurten ere saio irekiak iragarri ditu herritarrekin urte honetako aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago.
2026rako AURREKONTUAK: EZAUGARRI NAGUSIAK
- AURREKONTUAREN GUZTIZKOA: 2.622.333,35€ + 900.000€ txertaketa = 3.522.333,35€
- SARRERA NAGUSIAK: Udal Foru Funtsa eta beste transferentziak (1.794.133,35€), Zerga ezberdinak (408.500€), Zerbitzuengatiko prezio publikoak (419.700€)
- GASTUAK
- UDAL LANGILEGOA: 969.670,13€ (%36,98): 18 udal langile, kargu publiko 1 eta udako jardueretako begiraleak.
- KANPO ZERBITZUAK: 878.964,66€ (%33,80): mantenua, zerbitzuak, hornidurak, konponketak, informatika...
- EKARPENAK ETA LAGUNTZAK: 401.317,59€ (%15,30): mankomunitateak, eragileak, hedabideak...
- INBERTSIOAK ETA MAILEGUAK: 332.880,97€ (%12,70) + 900.000€.
- Plazaren eraberritzea, mugikortasuna eta plazako parkea
- Estanko eraikinaren obra
- Ur sareko inbertsioak
- Oholtzaren erosketa
- Herri-bideen konponketa
2026rako AURREKONTUAK: AZALPEN SAIO IREKIAK
Zaldibiako Udalak urtero antolatzen ditu urte hasierarekin batera Udal Herri Batzarrak aurrekontuen eta proiektuen azalpena eman eta ekarpenak jasotzeko. Aurtengoan ere urtarrilean eta otsailan zehar 3 saio izango dira, ordubeteko iraupenekoak. Honela, udal antolakuntzak oinarri dituen 3 eremuetako bakoitzak bere saioa izango du:
- URTARRILAK 29, OSTEGUNA:
- HERRI BIZIGARRIA: herri antolamendua, mugikortasuna, energia, elikadura, lana, zerbitzuak, ingurumena eta etxebizitza.
- ORDUA: 18:00etan
- LEKUA: udaletxeko areto nagusian
- OTSAILAK 5, OSTEGUNA:
- HERRIGINTZAREN KULTURA: euskara, kultura, kirola, gazteria, hezkuntza, auzolana eta memoria
- ORDUA: 18:00etan
- LEKUA: udaletxeko areto nagusian
- OTSAILAK 12, OSTEGUNA:
- ZAINTZA ETA KOMUNITATEA: berdintasuna, aniztasuna, ongizatea eta herritarrak
- ORDUA: 18:00etan
- LEKUA: udaletxeko areto nagusian
Herritar eta eragileei saioetara bertaratzeko deia egiten die Udalak, azalpenak jaso, zalantzak argitu eta ekarpenak elkar-trukatzeko. Zatoz!