Energia komunitatean izena emateko azken aukera

Zaldibiako Energia berriztagarrien komunitatea irabazi asmorik gabeko elkarte moduan eratuko da, eta bertan parte hartu ahal izango du interesa duen edozein pertsona fisiko zein elkartek. Otsailaren 8ra arte izango da bertan izena emateko aukera. Jarraian informazio interesgarri gehiago eta izena emateko formularioa.

 

Denboran dezente luzatu den prozesuaren ondoren iritsi da Zaldibiako Energia Berriztagarrien Komunitatea osatzeko unea. Zaldibiako komunitatea irabazi asmorik gabeko elkarte moduan eratuko da, eta bertan parte hartu ahal izango du interesa duen edozein pertsona fisiko zein elkartek. Kide izateak aukera emango du, besteak beste, instalazio fotovoltaiko baten autokontsumorako proiektu kolektibo batean parte hartzeko, erabakietan zuzenean eragiteko eta onura ekonomiko, sozial zein ekologikoak jasotzeko. Energia-komunitateek, gainera, beste jarduera batzuk ere garatu ditzakete, hala nola mugikortasun elektrikoari, energia-aurrezpenari edo faktura elektrikoaren inguruko aholkularitzari lotutakoak.

Komunitatearen lehen instalakuntza Elbarrena industrialdeko teilatuan egongo da eta bertatik 2Kmko erradioan dauden etxebizitzak hornitu ahal izango ditu.

Azken bileran erabaki zenaren haritik, hauexek izango dira momentuz aurreratu daitezkeen kostuak:

  • Sarrerako kuota: 150€
  • Urteko elkarteko kuota: 20€
  • Kontratatu den energiaren araberako mantenu kuota: 40-90€ artean (bazkide kopurua eta energia banaketa zehazterakoan erabakiko da)

Urtarrilaren 21eko bileran erabaki bezala, etxe bakoitzean kontratatutako energia kW1 izango da gutxienez eta 2 kW gehienez. Azpiko formularioa betetzerakoan zehaztu beharko du eskatzaile bakoitzak. Bere garaian egindako prozesuan 0,5KW eskatzeko asmoa zeukaten bizilagunei 1KW eskatzea gomendatzen diegu eta beste kasuetan, norberak erabaki dezala. Oso litekeena da lehen instalakuntza honek herritar denen nahia ez asetzea. Baina hori albiste ona litzateke, norbere etxea energia berriztagarriz hornitzeko borondatea adieraziko lukelako. 

Zaldibiako Energia Berriztagarrien Komunitateko izen-ematea

Bete eremu guztiak mesedez