Uztailaren 8an izandako eurite handiek eta Zidakos ibaiak gainezka egin izanak, bereziki, Nafarroako erdialdeko Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Leotz eta beste hainbat herri kaltetu zituen. Gertaera hauen inguruko irakurketa egin eta hemen plazaratzen dugun akordioa hartu du Zaldibiako Udalak aho batez.
Gehiago
Lardizabal Eskolako ikasleen ordezkaritza bat Udaletxean izan zen 2018-2019 ikasturtean ingurumena zaintzeko egindako lanketa azaldu eta Udalari ere proposamenak egiteko.
Gehiago
Gaur, ekainak 24. 16:00etatik 20:00etara Sasieta Mankomunitateak "Kalitatezko konposta zuri esker" kanpainaren barruan konposta banatu eta informazioa eskainiko die bertaratzen diren herritarrei. Kanpainari buruzko informazio gehiago hemen.
Gehiago
Maiatzaren 24an ospatu zen Osoko Bilkuran landu zen kontratazio mahaiak egindako proposamena eta Indenort-Proviser UTEari esleitu zaio lana. Gasteiz eta Najeran dute egoitza enpresa hauek eta memoria teknikoan azaldu dutenez esperientzia handia dute halako eraikuntza lanetan. Ekainean zehar tramiteak egin eta lanak uztailean hastea aurreikusten da.
Gehiago
Urte hasierako herri-batzarrean azaldu zenez, oinezko sarbidea egoera txarrean zegoela ikusirik eta hilerri aurreko bi lur eremuak Udalarenak izanik, hobekuntza proiektu txiki bat garatzen hasteari ekin zaio. Fase ezberdinetan egingo da. Lehen fasean erdiko pasabidea desagertu eta zig-zagean bariante azpitik abiatu eta hilerriko ateraino joango den 2 metroko zabalerako bidea egingo da.
Gehiago
Lehen deialdia hutsik geratu ondoren, proiektua eta aurrekontua berraztertu eta bigarren deialdia egin zen apirilean. Atzo amaitu zen aurkezpen epea eta bi eraikitzaile aurkeztu dira. Kontratazio mahaia astelehenean 12:00etan bilduko da puntuazioak zehaztu eta lana nori esleitu proposatzeko. Proposamena Osoko Bilkurak onartu behar du, bilkura hau maiatzaren 24an ospatuko delarik. Epeak betetzen badira, obra uztailean hastea aurreikusten da eta 15 hilabeteko iraupena izango dute.
Gehiago
Sasietak kaleratu dituen apirileko datuek baieztatu dutenez, Zaldibian inoiz izan dugun birziklapen tasa handiena eskuratu dugu, sortzen diren hondakinen %86 birziklatzera bideratzea. 3 birziklaguneak kendu eta auzoetan etxolak martxan jarri bezain laster lortu da marka. Eredugarria da zaldibitarron konpromisoa, zorionak!
Gehiago
Iaz diru-laguntzak emateko ordenantza onartu ondoren, hemen da 2019 urteari dagokion diru-laguntza DEIALDIA. Herriko kultur eta kirol taldeek ekainaren 21era arteko epea dute beren eskaerak telematikoki egiteko. Sakatu hemen eskabidea egiteko. Edozein zalantza argitzeko Kultur Etxera jo.
Gehiago
Oporrak bakean programaren helburua da urtero bi hilabeteetan zehar (uztaila eta abuztua) 10-12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak euskal familietan hartzea, basamortuko baldintza gogorretatik atera eta mediku azterketa eta dieta orekatuarekin errekuperatu eta indartzeko. Apirilaren 15a baino lehen eman behar da izena. Informazio gehiago: www.oporrakbakean.eus
Gehiago
Udalak DYAren eskutik antolatu du ikastaroa. 2 saio izango dira, euskaraz eta doan.NOIZ: Maiatzaren 7an eta 8an
ORDUA: 17:30etik 19:30era
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Gehiago
Jada zabalik dago Haritza jolas gelara sartzeko giltza pertsonala eskatzeko aukera Kultur Etxean. Kimuene kulturgunean kokatuta dagoen jolas gelara sarbidea izateko aukera ematen die erabiltzaileei giltza honek.
Gehiago
Seigarren urtez ospatuko da “VI. GOIERRI RALLYSPRINT” proba. Lasterketa solidarioa da, ASPANOGI erakundearen aldekoa, minbizia duten haurren elkartearen aldekoa, eta bildutako dirua elkarteari bideratzen zaio. Urtero bezala, ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da eta beraz, hainbat bide itxita egongo dira Lazkao-menditik Larraitza bidean, eguerdiko 12:30etik iluntzeko 20:30era martxoaren 16an, larunbata.
Gehiago