Festak 2020: batzarra irailaren 3an

Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna, herriko festen garaia. Aurten egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierara atzeratu zen lanketa eta datorren ostegunean, irailak 3, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilera. Jarraian informazio osoa.

Ekaina-uztaila aldean egin ohi da jaietako lehen batzorde bilera, baina aurten egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierarako uztea egokiago zela erabaki zuen Udalak. Orain, bilerarako deialdia egin du:

 

EGUNA: 2020ko irailaren 3a, OSTEGUNA

ORDUA: 19:00etan

LEKUA: Herri Antzokian

 

Bilerara herriko jaien programan parte hartzen duten taldeak eta herriko jaien inguruan era batera edo bestera inplikatuta dauden beste hainbat eragile gonbidatu dira. Jarraian gonbidatuen zerrenda:

 

    • Jaien egitarauan parte hartzen duten eragileak:
      • Iztueta Dantza Taldea
      • Txanbolinteroak
      • Xake Zaldibi
      • Beti Gazte Elkartea
      • Ausa Gaztelu Guraso Elkartea
      • Etxekonekok Elkartea
      • Aske taldea
      • Pilota Eskola
      • Bertso Eskola
      • Zapiak Bat Elkartea
      • Almitza Sega Elkartea

 

    • Bestelako eragileak:
      • Etxerat Elkartea eta Presoen lagunak
      • Zaldibiako Gazte Asanblada
      • Ardiki Kofradia
      • Herri-guneko ostalariak
      • Gaztelu eta Zubi-Buru Elkarteak
      • Udal talde politikoak
      • Kultura, Euskara, Kirola lan arloko partaideak

 

Antolakuntza errazteko eta osasun-neurriak direla eta, eragile bakoitzetik kide bat bertaratzea eskatu zaie guztiei, etorriko denaren izen-abizenak aurrez jakinaraziz.  Bilera segurtasun-distantziak betez eta maskara jantzita burutuko da.

Era berean, deialdia irekia izango da parte hartu nahi duen edozein herritarrentzat, baita zerrendan ez dagoen eragileren bat balego ere. Horretarako aurrez Kultur Etxean izena eman behar da, irailaren 1etik aurrera. 

 

FESTETAKO BATZARREAN PARTE HARTZEKO FORMULARIOA

Beheko formulario hau beteaz, datorren ostegunean irailaren 3an ospatzekoa den batzarrean parte hartzeko eskaera luzatuko duzu.