Parte hartze prozesuko gainerako dokumentazioarekin batera ikusgai dago maiatzaren 26an burutu ziren Ate Irekietan herritarrek betetako balorazio orrietatik eratorritako txostena. Dokumentazioa ikusteko SAKATU HEMEN
Gehiago
Gaur hasi eta datorren ostegunera bitarte, Hondakin Batzordearen eskutik, etxe atarietan minutuko bilera erronda egingo da. Helburu nagusiak, Udalak esku artean duen azterketa osatzeko datuak elkartrukatu eta herritaren ekarpenak biltzea dira. Herritar guztiei bileretan parte hartzeko deia egiten dizuegu.
Gehiago
Ostiral honetan, hilak 26, 16:00etatik 20:30era bitartean, PLAZAN eta ARTXANBERRIN Ate Irekiak izango dira, herritar guztiei irekiak. Herriko plaza eraberritzeko ideia-lehiaketa eta Artxanberrirako prestatu den proiektua azalduko dira bi guneetan eta informazioa jaso eta iritzia emateko aukera izango da. Bertara hurbiltzeko gonbita luzatzen dizue Udalak herritar guztiei.
Gehiago
Zaldibia Lagunkoia Programak gonbidapen bat luzatu die herritarrei: inkesta bat betetzeko 10 minutu hartzea. Inkesta erantzuteko sakatu hemen.
Gehiago
2017ko urtarriletik martxora arteko kontuez osatua dago bosgarren ale hau, baita datozen hilabeteetako egutegia ere.
Gehiago
Zaldibia Udalbiltzako partzuergo-kidea da, Euskal Herriko beste 62 udalerrirekin batera. Udara bitarte egungo errealitate politikora egokitzeko prozesua garatuko du, lehenik hautetsi eta hautetsi ohiekin, gero herritarrekin. Zaldibiako hautetsi eta hautetsi ohi guztiei gonbita luzatu die ostegunean, martxoak 9, 18:30etik - 20:00etara Itsasondoko Udaletxean burutuko den bilkurara bertaratzeko.
Gehiago
Martxoak 1, asteazkena, Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia burutuko da 17:00etan Zaldibiako Udaleko Batzar Aretoan.
Gehiago
Hemen duzue pasa den ostegunean izandako batzarrean aipatutakoen berri. 2017ko aurrekontuak eta parte hartze prozesuaren emaitzak azaltzea, eta Artxanberriko Udal-almazen berria ezagutzea ziren batzarreko helburuak.
Gehiago
Bihar, osteguna, Udal Herri-Batzarra egingo da, 2017rako udal-aurrekontuen inguruan. Amaieran, Udal-almazen berria ezagutzeko bisita egingo da. Bertaratzeko deia egiten dizue Udalak herritar guztiei.
Gehiago
"Katxalin" Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak emango du hitzaldia, OTSAILAren 8an, ASTEAZKENA, 18:00etan KARREANE Kultur Etxean.
Gehiago