Gamon - Tellatuberri Zaldibi (Areto Futbol partida)

Iritsi gara denboraldi amaierara, azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Zaldibitarrak urte osoan borrokan ibili ondoren, play-offetarako aukera matematikoekin daude azken partida honen atarian. Ea euren partida irabazi eta besteen emaitzek laguntzen duten.
EGUNA: Maiatzak 4, larunbataORDUA: 17:30etanTOKIA: Oreretako kiroldegian
Gehiago

Gorputza, desioa eta sexualitateari buruzko gogoeta interesgarriak

Gorputzaren, sexualitatearen eta plazerraren eraikuntza sozialaren inguruko gogoeta interesgarriak partekatu ziren, Zaldibiako Udalak antolaturiko azken formakuntza tailerrean.
Gehiago

Zerbitzuak hobetzeko helburua duten aurrekontuak onartu dira

Apirilaren 18an, Udal Herri Batzarra burutu zen. Udal arduradunek, landuriko proposamena aurkeztu zuten herritarren aurrean. Apirilaren 23ko udal osoko batzarrean onartu ziren 2013ko aurrekontuak, BILDUko zinegotzien aldeko botoekin eta Zaldibia Herrigintzan taldeko zinegotzien abstentzioarekin.
Gehiago

Datorren astean Santa Fe kalea itxita konponketa lanak burutuko direlako

Badakigu obra honek gure egunerokotasunean eragozpenak sortuko dituela, baina Santa Fe kaleko lurzoruaren egoera kaxkarrari irtenbidea ematea, denontzat onuragarria izango delakoan gaude.
Gehiago

Gorputza, desioa eta sexualitateari buruzko formakuntza tailerra

Berdintasunari buruzko diagnostikoan agertu eta  funtsezkoak diren bost esparru lantzeko, antolaturiko bostgarren formakuntza tailerrak izango da apirilaren 25ean.
Gehiago

Euskarari ere errenta atereaz, aurten bost mila baietz!

Urteak dira Goierriko hainbat udalerrik errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egiten dietenetik haien herritarrei. Aurten, Goierriko beheko 18 herriek bat egin dute, eta Aurten, bost mila baietz! izeneko kanpaina jarri dute martxan.
Gehiago

Hiru astetan, birziklatze tasa bikoiztu dugu. Zorionak herritar guztioi!

Dagoeneko hiru aste baino gehiago igaro dira Atez Ateko bilketa sistemarekin hasi ginela. Bilketa berria normaltasun osoz hasi da, eta oro har, oso ondo doa: Hiru astean herriko birziklatze tasa bikoiztu dugu %34 birziklatzetik %78 birziklatzera igaro gara
Gehiago

Ostegunean udal aurrekontuen inguruko udal herri batzarra

2013. urterako esku artean dituen asmo eta erronken berri emateko, udal herri batzarra antolatu du Zaldibiako Udalak datorren ostegunerako.
Gehiago

Saharatik Zaldibiara elkartasun bila

Oporrak bakean programa.Bere helburu orokorra bi hilabetez bada ere, 7 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea da eta bide batez desertuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea. Aurkezpena apirilak 15 astelehena 18:30etan kultur etxean..
Gehiago

ABERRI EGUNA ospatzeko deia egin du Zaldibiako Udalak

Martxoaren 31an Iruñean ospatuko den, Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatu die herritarrei.
Gehiago

Abian da atez ateko hondakin bilketa

Atzo eman zitzaion hasiera, 18etan agur esan genien Mariaundiñeko azken kontenedoreei, bertan izan ziren Aldundiko, Sasietako eta Zaldibiako Udaleko ordezkariak. Herritar ugari gerturatu ziren lehen bilketa nola egiten zen ikustera.
Gehiago

Kaleko kontenedoreak kentzen ari dira, atez atekoa abian jartzeko

Gaur arratsaldeko 18etan agur esango diegu Mariaundi inguruko azken kontenedoreei, lehen bilketa sinbolikoa egingo da Estanko atzeko eremuan, nahi duenak bilketa nola burutuko den ikusteko aukera izango du.
Gehiago