Herriguneko hondakinen bilketa egutegian aldaketak izango dira abenduaren 13tik aurrera. Etxez etxe banatu den gutuna, egutegi berria eta aldaketaren inguran egindako herri-batzarreko aurkezpena dituzue ikusgai.Inork zalantzarik balu Udaletxera jotzeko deia luzatzen dizuegu.
Gehiago
Iragarrita zegoen bezala, herriko kaleetan zehar jo eta abestu zuten atzo Musika eskolako ikasleek.
Gehiago
Zaldibiako Udalak berak argitaratzen du urtero etxez etxe banatzen duen egutegia, eta aurten ere horrelaxe egin ahal izateko argazkiak bildu nahi ditu.
Gehiago
Aurreko ostegunean, urriak 29, Herri Batzarra izan zen eta etortzerik izan ez zenutenontzat hemen duzue batzarreko akta eta aurkezpenean erabili zen dokumentua.
Gehiago
NOIZ: urriak 29, osteguna 19:00etanNON: Karreane Kultur EtxeanHerritar guztiei bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Gehiago
Ikusgai dituzue jarraian 2015eko hondakin bilketa datuak hilabetez hilabete irailera arte. Zabortegira eta birziklatzera zenbat bidaltzen dugun ere ikus daiteke. %80aren bueltan gabiltza birziklapenean. Ondo ari gara, jarrai dezagun bide hontatik!
Gehiago
Pasa den abuztuaren 4an Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu zuen Udalbatzak. Hori dela eta, ERAKUSKETA PUBLIKOA eta HERRI-BATZARRA antolatu ditu Udalak. Erakusketa martxan dago eta Herri-Batzarra IRAILAREN 17an, OSTEGUNA, 18:00etan izango da Kultur Etxe Zaharreko beheko solairuan. Etorri eta informatzeko gonbitea luzatzen dizuegu guztioi.
Gehiago
Udako oporren bueltan martxan jarriko dira udal-batzordeak eta hauetan izen-emateko epea zabalik dago irailaren 15era arte. Hainbat bide daude horretarako: udaletxeko harreran, 943 88 03 57 telefonoan edota bulegoa@zaldibia.eus helbide elektronikoan.Deia luzatzen dizuegu herritar guztioi batzordeetan parte har dezazuen.
Gehiago
2014/2015eko ikasturtean zehar aniztasunaren inguruan “Munduko sukaldaritza ikastaroak” egitasmoa aurrera eraman da eta horren inguruko laburpena, etxeetan banatu den argitalpen batean jasotzen da.
Gehiago
Azterketak eta bitartekoak izeneko atalean argitaratu berri da "Aralar Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE)Kudeatzeko Helburuak eta Neurriak" izeneko dokumentuaren laburpena.Dokumentua ikusteko lotura
Gehiago
Nerea Calvillo Arruabarrena gizarte langileak, 75 urtetik gorakoen egoera Zaldibian zein den aztertu du eta horren aurkezpena, apirilaren 14ean, kultur etxean egin zuen. Aurkeztutako txostena hemen dago konsultatzeko.
Gehiago
Bihar , asteartea, izango da azterketaren aurkezpena.
Gehiago