Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Beste urte batez, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Zaldibiako Udalak biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.
Gehiago

Hondakinen bilketaren inguruko azterketa eskuan izanda, pausoak emateko garaia heldu da.

Zaldibiako Udalean ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartu genuen. Horretarako, hondakin bilketa ezberdinen arteko azterketa eskuan dugu eta azaroaren 14ko batzarrean aurkeztuko dugu Antzokian.
Gehiago

Ikastetxeetan hondakinen prebentzio kanpaina burutzen ari da Sasieta

Sasieta Mankomunitateak Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako prebentzio kanpaina hasi du Hondakinak Kitto! lemapean. Astelehenean Zaldibiko Lardizabal ikastetxean burutu zuten.
Gehiago

Ordiziako Garbigune berria martxan

Goierri mailako hirugarren  garbigunea da (beste biak Urretxun eta Beasainen daude) eta gaur-gaurkoz 23.000 biztanleko garbigune bat erabiltzeko aukera eskaini du Sasietak. Tartean Zaldibiari emango dio zerbitzua.
Gehiago

Berdintasunerantz pausoz pauso

Berdintasunari buruzko diagnostikoa egin ondotik, agerian geratu zen herrian gaia lantzearen beharra. Berdintasunerako funtsezkoak diren bost esparru lantzeko, formakuntza tailerrak antolatu ditu Zaldibiako Udalak.
Gehiago

Urriaren 25ean, udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko dira

Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostegunean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.
Gehiago

Liztor beltzen habia kendu dute suhiltzaileek Zaldibian.

Herritar baten abisuaren ondotik, kendu zuten habia asteartean Aiestaran auzoko zentraleko tuboen inguruan. Zaldibiako Udalak martxan du kasu horretarako ezarritako segurtasun protokoloa.
Gehiago

Urriaren 12an, udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko dira

Ezer ospatzekorik ez dugula eta, Zaldibiako Udalak jakinarazten du, ostiralean udal zerbitzuak normaltasunez mantenduko direla.
Gehiago

Osoko bilkurako deialdia

ORGANUA: UDAL BATZARRA MOTA: ARRUNTAEGUNA: 2012-10-01 ORDUA: 17:00LEKUA: Batzar aretoa
Gehiago

Zaldibiako festak ate joka ditugu!

Hemen duzue jaietako egitaraua eta agurra.
Gehiago

Eskola ondoko aparkalekuan ezingo da aparkatu, urriaren 4 eta 14ean

Urtero bezala, jaietako barrakak muntatu eta desmuntatzeko lanak errazte aldera, ezingo da ibilgailurik aparkatu eskola eremuan zehazturiko egunetan.
Gehiago

Azken orduko jakinarazpena

Gaur eguerdian Zaldibiako udal langileak egin duten batzarraren ondoren, grebarekin bat egitea erabaki dutela jakinarazi digute.
Gehiago