Ostegunean, Zaldibia plazara! saio irekia

Abenduaren 12an, OSTEGUNA, arratsaldeko 19:00etan herritar guztiei zuzenduriko saio irekia burutuko dugu Antzokian Zaldibia plazara! parte hartze prozesuaren baitan.

SAIO IREKIA: abenduak 12, osteguna, 19:00etan

Saio honetan plazari buruzko ekarpenak jasoko dira norbere bizipen eta beharretatik, baita behar kolektiboetatik ere. Jasotako guztia oinarri hartuta, urte berria hastearekin batera ekingo zaio 2. faseari, proposamenak lantzeko urratsari herritarrentzako saio ireki baten bidez.

Prozesu hau Hiritik At Kooperatibak gidatuko du, eta ondoan izango du herritarrez eta udal ordezkariez osatutako Talde Eragilea, prozesuaren jarraipen, sustapen eta ebaluazioa egingo dituena. Prozesua Zaldibiako Udalak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ostegunean Antzokira gerturatzeko deialdia egiten die Udalak herritarrei.