Atzo ospatu zen Ohiko Osoko bilkuran behin-behinean onartu ziren aurtengo aurrekontuak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurreko epea pasa ondoren sartuko dira indarrean. Jarraian Osoko Bilkuran landutako gaien informazio gehiago.
Gehiago
Nolakoa da Euskal Herrian dagoen eta hezitzailea den herri bat? Zein balio ditu oinarrian? gaiaren inguruan hausnartu eta pentsarazteko eta ekimen, ideia eta ilusio berriak pizteko, datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, OinHerriren eskutik Herri Hezitzailearen aurkezpen irekia izango da Karreanen arratsaldeko 18:00etan.
Gehiago
Zaldibiako Udalak, URTARRILAK 9 OSTEGUNA arratsaldeko 19:00etarako KARRERANE kultur etxean batzartzera deitzen ditu herritarrak. Legegintzaldi berriaren lehen sei hilabetekoaren balantzea, 2020rako aurrekontu proposamena eta datorren urterako erronka nagusien azalpena aztertuko dira besteak beste.
Gehiago
2020ko martxoaren 1ean ospatuko da urtero legez Lilatoi lasterketa Donostian. Aurten bultzada berri bat eman nahi diogu. Zaldibitar neska ta emakumeon parte hartzea indartu asmoz. Urtarrilaren 15erako eman behar da izena.
Gehiago
Abenduak 30, astelehena, 17:00etan Zaldibiako antzokian, antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu JON BELDURGABEA taularatuko dute guztion gozamenerako.
Gehiago
Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da.
Gehiago
Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da. Ostegun iluntzean elkartuko da Talde Eragilea jasotakoen berri izan eta hurrengo urratsak zehazteko. Beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta urte berriarekin batera emango dugu jarraipenaren berri.
Gehiago
Abenduak 18 asteazkena, 18:30etan Karreane kultur etxean, Harkaitz Canoren eskutik solasaldia; Antzara eguna liburuaren aurkezpena eta euskal komikiari buruzko hainbat zertzelada.
Gehiago
Usurbilgo Alkate den Agurtzane Solabarrieta Mesak gutuna bidali dio Zaldibiako Alkateari. Usurbilgo Udalbatzak hala erabakita Erraustegia martxan jarri izanaren harira Gipuzkoako Alkate guztiei bidali die gutuna Solabarrietak eta ostiral honetan, abenduak 13, 19:00etan Usurbilen egingo den manifestaziora joateko deialdia egin dute.
Gehiago
Abenduaren 12an, OSTEGUNA, arratsaldeko 19:00etan herritar guztiei zuzenduriko saio irekia burutuko dugu Antzokian Zaldibia plazara! parte hartze prozesuaren baitan.
Gehiago
Udal Eraikin berria egiteko lanak martxan direla, plazaren diseinu berria zehazten joateko unea heldu da: estalpea, parkea, egonlekuak,… Azarotik martxora garatuko den prozesuaren 1. fasea hasiko da datorren astean sektorekako saioekin. Jarraian azalpen gehiago eta saioen datak.
Gehiago
Auzolanerako deia luzatu nahi dugu urriaren 26, larunbaterako. Zaldibiako hilerrian txukunketa lan orokorrak burutzea da helburua. Edonork burutu ahal dituen lanak egin asmo dira. Zaldibiako Udalak dei egiten die herritarrei auzolanean parte hartzera.
Gehiago