ITTURRITIK aldizkariaren 5. alea kalean da

2017ko urtarriletik martxora arteko kontuez osatua dago bosgarren ale hau, baita datozen hilabeteetako egutegia ere.
Gehiago

"Udalbiltzan Bagabiltza" prozesua

Zaldibia Udalbiltzako partzuergo-kidea da, Euskal Herriko beste 62 udalerrirekin batera. Udara bitarte egungo errealitate politikora egokitzeko prozesua garatuko du, lehenik hautetsi eta hautetsi ohiekin, gero herritarrekin. Zaldibiako hautetsi eta hautetsi ohi guztiei gonbita luzatu die ostegunean, martxoak 9, 18:30etik - 20:00etara Itsasondoko Udaletxean burutuko den bilkurara bertaratzeko.
Gehiago

Ez Ohiko Osoko Bilkura deialdia

Martxoak 1, asteazkena, Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia burutuko da 17:00etan Zaldibiako Udaleko Batzar Aretoan.
Gehiago

Udal Herri-Batzarrean aipatutakoen laburpena

Hemen duzue pasa den ostegunean izandako batzarrean aipatutakoen berri. 2017ko aurrekontuak eta parte hartze prozesuaren emaitzak azaltzea, eta Artxanberriko Udal-almazen berria ezagutzea ziren batzarreko helburuak.
Gehiago

Udal Herri-Batzarra ostegunean

Bihar, osteguna, Udal Herri-Batzarra egingo da, 2017rako udal-aurrekontuen inguruan. Amaieran, Udal-almazen berria ezagutzeko bisita egingo da. Bertaratzeko deia egiten dizue Udalak herritar guztiei.
Gehiago

Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia

"Katxalin" Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak emango du hitzaldia, OTSAILAren 8an, ASTEAZKENA, 18:00etan KARREANE Kultur Etxean.
Gehiago

ITTURRITIK aldizkariaren 4.alea kalean

2016ko azarotik 2017ko urtarrilera arteko kontuez osatua dago laugarren ale hau, baita datozen hilabeteetako egutegia ere.
Gehiago

Zaldibiako Udalak babesa eman dio Goierri BirZirik plataformari

Mutiloa, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarrek osatzen dute Goierri BirZirik plataforma. GHK-k Ferrovial enpresak kudeatzen duen Mutiloako Lurpe zabortegian hiri-hondakin nahasiak eramatea erabaki du eta plataforma hau horri aurkakotasuna azaltzeko sortu da. Zaldibiako Udalak babesa eman dio plataformari.
  
Gehiago

Habitat: Utopia, Arkitektura Jardunaldiak

Abenduaren 14tik 20ra Arkitektura ikasleek hartuko dute Zaldibia eta beraien betaurrekoetatik aztertuko dute gure herriaren iragana, oraina eta nola ez, etorkizuna. Herritarrek beraien lana gertutik ezagutzeko eta honen harira antolatu diren ekitaldi, hitzaldietan parte hartzeko aukera izango dugu. 
Gehiago

Herri Jardunaldiko ondorioak

Pasa den larunbatean burutu genuen eraikin publikoei buruzko Herri Jardunaldian ateratako hainbat ondorio dituzue jarraian. Prozesua ez da amaitu, hilaren 14an, 18:00etan Karreanen bilduko baita talde eragilea ondorioak borobiltzeko.
Gehiago

AB-3: HERRI JARDUNALDIA

Datorren larunbatean, abenduak 3, 10:00etatik 13:00etara PLAZAREN ERABERRITZEA eta beste proiektu batzuk aztertu eta baloratuko dira herritarrekin. Deialdia irekia da etorri nahi duten guztientzat.
Gehiago