Bi eraikitzaile aurkeztu dira Udaletxe berria eraikitzeko

Lehen deialdia hutsik geratu ondoren, proiektua eta aurrekontua berraztertu eta bigarren deialdia egin zen apirilean. Atzo amaitu zen aurkezpen epea eta bi eraikitzaile aurkeztu dira. Kontratazio mahaia astelehenean 12:00etan bilduko da puntuazioak zehaztu eta lana nori esleitu proposatzeko. Proposamena Osoko Bilkurak onartu behar du, bilkura hau maiatzaren 24an ospatuko delarik. Epeak betetzen badira, obra uztailean hastea aurreikusten da eta 15 hilabeteko iraupena izango dute.
Gehiago

Hondakinen bereizketan marka berria: %86!

Sasietak kaleratu dituen apirileko datuek baieztatu dutenez, Zaldibian inoiz izan dugun birziklapen tasa handiena eskuratu dugu, sortzen diren hondakinen %86 birziklatzera bideratzea. 3 birziklaguneak kendu eta auzoetan etxolak martxan jarri bezain laster lortu da marka. Eredugarria da zaldibitarron konpromisoa, zorionak!
Gehiago

Kultur eta Kirol taldeei diru-laguntzak

Iaz diru-laguntzak emateko ordenantza onartu ondoren, hemen da 2019 urteari dagokion diru-laguntza DEIALDIA. Herriko kultur eta kirol taldeek ekainaren 21era arteko epea dute beren eskaerak telematikoki egiteko. Sakatu hemen eskabidea egiteko. Edozein zalantza argitzeko Kultur Etxera jo.
Gehiago

Oporrak bakean: izan harrera familia

Oporrak bakean programaren helburua da urtero bi hilabeteetan zehar (uztaila eta abuztua) 10-12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak euskal familietan hartzea, basamortuko baldintza gogorretatik atera eta mediku azterketa eta dieta orekatuarekin errekuperatu eta indartzeko. Apirilaren 15a baino lehen eman behar da izena. Informazio gehiago: www.oporrakbakean.eus
Gehiago

Lehen Sorospen ikastaroa maiatzean

Udalak DYAren eskutik antolatu du ikastaroa. 2 saio izango dira, euskaraz eta doan.NOIZ: Maiatzaren  7an eta 8an
ORDUA: 17:30etik 19:30era
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Gehiago

Haur txikien Jolas Gelarako giltza pertsonalak

Jada zabalik dago Haritza jolas gelara sartzeko giltza pertsonala eskatzeko aukera Kultur Etxean. Kimuene kulturgunean kokatuta dagoen jolas gelara sarbidea izateko aukera ematen die erabiltzaileei giltza honek.
Gehiago

Martxoaren 16an VI. Goierri Rallysprinta

Seigarren urtez ospatuko da “VI. GOIERRI RALLYSPRINT” proba. Lasterketa solidarioa da, ASPANOGI erakundearen aldekoa,  minbizia duten haurren elkartearen aldekoa, eta bildutako dirua elkarteari bideratzen zaio. Urtero bezala, ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da eta beraz, hainbat bide itxita egongo dira Lazkao-menditik Larraitza bidean, eguerdiko 12:30etik iluntzeko 20:30era martxoaren 16an, larunbata.
Gehiago

Udal Herri Batzarra ostegunean

Urtarrilaren 31n, osteguna, 18:30ean hasita Udal Herri Batzarra egingo da Karreane Kultur Etxeko goiko solairuan. Bertan landuko diren gaiak: 2019ko aurrekontuak eta ordenantza fiskalak, Udal langilegoa, Udal Eraikin berriaren proiektua eta arlokako erronkak. Herritar guztiei bertaratzeko deia egiten dizuegu. 
Gehiago

Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Ostegunean, hilak 20, arratsaldeko 18:00etarako deitu da Udalbatza. 2019rako aurrekontuak, 2018-2022 Euskararen Erabilera Plana eta diru-laguntzak emateko udal-ordenantza onartuko dira, besteak beste.
Gehiago

Abenduak 3: Euskaraldiaren amaiera eta Kimueneren irekiera

Astelehena izanagatik, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, "festatxoa" izango dugu iluntzean herrian. Gaztaina erreen epelean, euskaraldiaren 11 egunei agur esan eta Kimuene Kulturgune berriko ateak irekiko dira 18:30etik 19:30era bitarte. Beraz, herritarrei Artxanberrira bertaratzeko deia egiten dizuegu. 
Gehiago

Ez-Ohiko Pleno deialdia ostiralerako

Azaroaren 23an, ostirala, 15:00etan Udaleko Batzar Aretoan Ez Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da. Bi gai izango dira gaiordenean: Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna Adierazpen Instituzionala eta Euskaraldia ekimenari buruzko Adierazpen Instituzionala.
Gehiago

Plaza eraberrituko duten lanak hastear

Udazken betean eta herriko festak pasata, hastera doaz herriko plaza eraberritzeko lanak. Artxanberriko kulturgunea eta posta bulego berria eraikita, Kultur Etxe Zaharra (Eskola zaharrak) eraisteko lanei ekingo zaie.
Gehiago