Zaldibian UDAZKEN BIZIA kultur agenda berriro abian

Pasa den astean, Buruarin tailerra eta Bertso saioa atzeratu genituen, Osasun sailak 13 eta 40 urteko zaldibitarren baheketa deiari lehentasun eman geniolako. Osasun Sailak plazaraturiko informazioarekin eta herritarrengandik jasotako informazioarekin egindako egoeraren azterketak UDAZKEN BIZIA kultur egitaraua ber hartzeko segurtasun nahikoa eskaintzen digu. Beraz, ostiral honetarako programatutako Txan magoaren ikuskizuna eta Andoni Ollokiegi bakarlariaren emanaldia aurrera doaz eta BIHAR hasiko da sarreren banaketa 15:00etatik aurrera Kultur Etxean.

Osasun Sailak plazaraturiko informazioa eta herritarrengandik jasotako informazioarekin egindako egoeraren azterketak UDAZKEN BIZIA kultur egitaraua ber hartzeko segurtasun nahikoa eskaintzen digu, baita ostiralean ezarri ziren agindu berriek ere. Atzeratutako saioak berreskuratzeko lanei ere heldu diegu, beraz laster zehaztuko ditugu Zapi bete  bertso saioa eta Buruarinen tailerra noiz izango diren.

Aste honetan, URRIAK 30, OSTIRALA, 17:30ean, RESTI pilotalekuan TXAN MAGOA eta 20:00etan  ANDONI OLLOKIEGI bakarlaria izango ditugu. (Bakarlariaren emanaldiaren ordua aldatu da, 22:00etatik 20:00etara)

Sarrerak BIHARTIK hasita, urriaren 27tik 30era Karreanen jaso daitezke, arratsaldeko 15:00etatik 19:30era artean. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.  Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago eskolaren aurrean.