Zaldibitarrei ere baheketarako deia

Osasun Sailak Ordizian abiatu duen baheketa Zaldibiako herritarrei ere zabaltzea erabaki du. Hori dela eta, 13 eta 40 urte bitarteko herritarrek PCRa egiteko aukera izango dute. Jarraian informazio osoa:

13-40 URTE ARTEKOEN BAHEKETA:

 

  • Osasun Sailak Ordizian abiatu duen baheketa Zaldibiako herritarrei ere zabaltzea erabaki du.
  • 13 eta 40 urte bitarteko zaldibitar guztiek izango dute PCRa egiteko aukera.
  • Ordizian ikasten duten zaldibitarrek (Oiangurenen, Jakintzan eta Goierrin) ez dute froga egiteko eskatu beharrik izango, zuzenean deituko zaie Osakidetzatik biharko eta etzirako hitzordua emateko.
  • Gainerako zaldibitarrek, 13tik 40 urte artekoek, BIHARTIK AURRERA, urriak 21 asteazkena, ondorengo telefonoetara deitu behar dugu baheketan parte hartzeko txanda eskatuz: 943 007 635 / 900 20 30 50.
  • Ostegun eta ostiralean egingo dira frogak 13:00etatik 20:00etara Ordiziako Beti-Alai Pilotalekuan. Hitzordua hartuta izan eta ordurako bertaratzea ezinbestekoa da.
  • Froga egiten dutenei gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztea eskatuko zaie emaitza jaso arte.
  • Emaitzak mugikorreko SMS bidez jasoko dira, 72 ordutik beherako tartean. Hitzordua hartzean baieztatu mugikor zenbakia ondo jasota duela Osakidetzak eta denbora hori pasata emaitza jaso ez baduzu, Ordiziako Osasun Zentrora deitu.

 

Baheketa honen helburua gaitza izan eta sintomarik agertzen ez duten pertsonak identifikatzea da. Denon arduratik eta gaitza herritar zaurgarrienei transmititzea eragozteko, baheketan parte hartzeko deia egiten diegu 13tik 40ra urte inguruko herritarrei.

 

ILLATI TABERNAKO LANGILEAren POSITIBOAREN HARIRA HAINBAT ARGIPEN:

Illati tabernako langileak emandako positiboaren harira, lasaitasuna eskatzen dugu. Kasu honen gainean ari dira lanean eta  arakatzaileek dagozkien irizpideen baitan deituko dituzte datozen orduetan PCRa egin behar duten herritarrak.

Hala ere, pasa den ostegunetik bertan izan ziren herritarrei honako deia egiten diegu:

  • 40 urtetik beherakoei, baheketan parte har dezazuela eskatzen dizuegu eta bitartean gizarte harremanak murriztea ere bai.
  • 40 urtetik gorakoei, datozen egunetan gizarte harremanak murriztea eskatzen dizuegu eta tabernariarekin gertuko harremana izan duzuela uste baduzue (maskara gabe eta 2 metro baino hurbilago 15 minutuz egon bazarete) Ordiziako Osasun zentrora deitu eta PCR froga egiteko eskatzea. Kasu honetan bai, emaitza jaso arte bakartu etxean eta jarraitu osasun zerbitzuek emandako irizpideei.

 

Baliatu dezagun aukera hau gaitzaren benetako zabalpena zein den ikusteko. Eskatu baheketarako hitzordua. Bakoitzaren arduratik eta herrikideekiko elkartasunez.

 

OSASUN SAILAREN PRENTSA OHARRA HEMEN

GOIERRI TELEBISTAREN ALBISTEA HEMEN