Atzeratu egin dira apirilaren 7an eta 8an egitekoak ziren Kimikarin tailerra eta Udaberria Kantuz ikuskizuna

Azken egunotan Zaldibian bizi dugun egoera ikusita, biak atzeratzearen erabakia hartu da. Data berriak zehaztean, ohiko bideetatik jakinaraziko zaizkizue.
Gehiago

Zaldibiako Udalaren oharra

Azken egun hauetan hasitako kasuen gorakadari jarraituz dei ugari jaso ditugu Udalean Covid-19aren probetan positibo eman duten herritarren eskutik. Hala, zerrenda luzatzen doa eta gaurko buletinean argitaratu dira azken hiru egunetako datuak. Ostiralean 11, larunbatean 23 eta igandean 8 izan dira guztira.

 
Gehiago

Argitaratu da itxitako udalerrien zerrenda, tartean da Zaldibi ere.

Argitaratu berri da inzidentzia-tasa altuko herrien zerrenda eta haien artean da gure herria ere. Hala, atzo ezarritako neurriak sartuko dira astelehenetik aurrera indarrean. Jarraian dituzue xehetasun guztiak. 
Gehiago

Kasuen gorakadarekin, neurri berriak indarrean

Atzoko LABI batzordeak hala erabakita, argitaratu dira indarrean sartuko diren neurri berriak. Lehendik emanda zeudenei, 400eko inzidentzia-tasa baino altuagoa duten herrietan neurri gehigarriak ezartzea gehituko zaie. Herri hauen zerrenda gaur argitaratuko da eta aurreikusi liteke Zaldibia ere herri horien artean izango dela.
Gehiago

Aldaketak asteburuko ekintzetan

Martxoaren 8aren harira osatutako egitaraua amaitzeko, asteburu honetarako bi ekintza zeuden programatuta. Gaur, "nerabeak berdintasunean eragiten" tailerra egongo da, baina TELEMATIKOKI egingo da. Iganderako aurreikusita zegoen "Luze edo Motz" ikuskizuna ATZERATU EGINGO DA, data berria zehaztean iragarriko delarik. Elkar zaintzeko garaia da. 
Gehiago

Koronabirus gaitzaren zabalpenaren bilakaera kezkagarria da, elkar zaindu eta neurriak zorrozteko garaia da

Azken 24 orduetan Zaldibian ere, koronabirus gaitzaren zabalpenak Zaldibian hartu duen bilakaera kezkagarria da. Hemen duzue Zaldibiako Udalaren oharra.
Gehiago

Kimikarin esperimentu tailerra, apirilaren 7an

Norentzat?   LH 3. mailatik LH 6. maila bitarteko haurrentzat. Noiz? Apirilaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, Resti pilotalekuan. 25 haur baino gehiagok izena ematen badute, bi saio  ezberdin antolatzeko aukera aztertuko da. Izena emateko lekua eta epea? 2021eko martxoaren 30era arte, asteartea, Kultur etxean edo zaldibia.eus webgunean.
Gehiago

Udaberria Kantuz ikuskizuna, apirilaren 8an

Norentzat? HH 2 urtetik LH 2. maila bitarteko haurrentzat. Haurrak beren ardura duen norbaitekin etorriko dira eta hala egongo dira ekintzan zehar ere. Noiz? Apirilaren 8an, osteguna, goizeko 11:30ean, Resti pilotalekuan. Izena emateko lekua eta epea? 2021eko martxoaren 30era arte, asteartea, Kultur etxean edo zaldibia.eus webgunean.
Gehiago

LUZE EDO MOTZ ikuskizuna martxoaren 28an

Martxoak 28 IGANDEA, 18:00etan herri antzokian LUZE EDO MOTZ ikuskizuna izango da Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik.Izen emateak HEMEN edo Karrerane kultur etxean.
Gehiago

Nerabeak berdintasunean eragiten formakuntza saioa

Martxoak 26 OSTIRALA, 16:30ean herri antzokian NERABEAK BERDINTASUNEAN ERAGITEN  talde formazio mixtoaren 1.saioa egingo da Emaginekin, 13-16 urtekoentzat herritarrentzat.
Gehiago

Zerbitzu eta Gizarte Ongizateko lan-arlo bilera asteazkenean

Herriko zerbitzuez eta Gizarte Ongizateko gaiez arduratzen den lan-arloak, herritar guztiei irekia denak, datorren asteazkenean, martxoaren 17an, izango du bilera arratsaldeko 18:30ean Karreane Kultur Etxean. Jarraian dituzue bertan azaldu eta landuko diren gaien zerrenda. 
Gehiago

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena

Berdintasun lan-arloan landu eta herriko eragile ezberdinei helarazitako adierazpen bateratua irakurri zen atzo iluntzean, Emakumeen Egunaren harira plazan egin zen elkarretaratzean. Jarraian irakurri dezakezu adierazpena, atxikitutako eragileen zerrenda, eta Martxoaren 8aren inguruan datozen egunetan egongo diren ekitaldiak. 
Gehiago