Digilagun: ingurumena zainduz, aukera berri bat ireki

Arrakala digitala gero eta handiago den garai hauetan, DIGILAGUN egitasmoa iritsi zaigu IZT kooperatibaren ardura sozialaren eskutik. Aldatzen diren ordenagailuak garbitu, sofware libreaz hornitu eta bizi berri bat eman dioten lehen zazpi ordenagailuak Zaldibiako Udalaren gizarte zerbitzuen esku utzi dituzte.  Udalak gehien behar dutenen esku utziko ditu ordenagailu hauek datozen egunetan. 

Informatikako Zerbitzu Telematikoak kooperatibak bere ardura sozialetik, enpresa eta udal ezberdinetan aldatzen dituzten ordenagailuak hondakin gisa tratatu ordez, berrerabili eta bizi berri bat ematen die.

Zaldibiako Udalean egindako proposamenari eutsi eta gizarte zerbitzuen bidez zaurgarritasun egoeran daudenak izango dira onuradun nagusiak. Formatzen, ikasten eta garapen pertsonala lantzen ari diren eta baliabide propioetatik ordenagailu baten jabe egin ezin diren zaldibitarrak probestuko dira DIGILAGUN egitasmoaz. Gaur jaso ditugun zazpi ordenagailuek badute etxe berria. Herriko zazpi emakumek baliatu ahal izango dituzte tresna hauek burutzen ari diren ikasketetan lagungarri izan dakielakoan.

Etxe bakoitzean, mahai gaineko ordenagailua, pantaila, xagua, teklatua eta zazpi hizkuntzetara itzulitako esku orri bat jasoko dute. Mahai gaineko ordenagailu hauek wifiaren bidez konektatzeko antena bat dute konektibitatea errazteko.

Egitasmo hau gaur Zaldibian aurkezten badugu ere, datozen asteetan goierriko gizarte zerbitzuen artean zabaltzea da asmoa.