2023ko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera,  izenburuan 2023rako egutegirako argazkiak jarrita. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a, asteartea, izango da.

 

Bildutako guztien artean hilabete bakoitzerako argazki bana aukeratuko da. Informazio gehiago behar baduzue, deitu 943160338 edo 676531079ra.

Gogoratu argazkiak ahalik eta bereizmen handienarekin bidaltzea.