OSINBERDE, ZALDIBIKO UDE kanpainaren aurkezpena

Zaldibin dugun altxor preziatuenari izena ere jarri diogu. Herriko ura izateak duen balio eta balorea azpimarratu eta zabaltzeari begira lanketa egingo du Zaldibiako Udalak. Larunbatean Artxalgo deposituan martxan den ur iragazki sistema berria bisitatu ahalko da 10:30etatik 12:30etara.
Gehiago

Bizitza autonomia eta kalitatea hobetzeko proiektuak abian

Urteetan aurrera joan ahala, norbere osasun eta bizitza mailari ahalik eta ondoen eustea erronka bihurtzen da. Zaldibiako Udalak, Beti Gazte Elkartearen laguntzaz, hainbat zerbitzu eta aukera eskaini izan ditu azken urteetan, eta pandemiaren ondorioak mahai gainean ditugun honetan, bidean sakontzen jarraitzeko hainbat erronka eta eskaintza ditu 2021erako.
Gehiago

Herri mugakideetara joateko aukera astelehenetik aurrera

Atzo LABI batzordeak hartutako erabakien arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien itxiera perimetralak bere horretan segituko du, baina mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Neurri berriak astelehen gauean sartuko dira indarrean, eta gutxienez martxoaren 5era arte egongo dira indarrean.
Gehiago

Martxoak 8 emakumeon* ahalduntzera bidean beste pauso bat

2021eko martxoaren 5etik 8ra ospatuko da aurtengo lilatoi lasterketa birtuala. Aurreko urtean Zaldibian izan zuen arrakasta ikusi eta gero, aurtengoan lasterketa herrikoia egin nahi da martxoaren 7an , egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak bermatuz noski. Hemen duzue informazioa eta izen emateko aukera.
Gehiago

"Nikel isurketen aurkako neurriek emaitza onak eman dituzte. Orain, jarraipena egitea beharrezkoa da."

Ordizia eta Zaldibiako udal ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko zuzendari den Javier Agirre eta Saioa Ferro teknikariarekin elkartu ziren bilera telematiko bidez pasa den ostegun goizean, otsailaren 4an. Orain hilabete batzuk bi herrietan egindako neurketetan airean Nikel partikulen presentzia altua atzeman zen. Horren harira, hainbat neurri hartu dira eta emaitza horiek ezagutzera eman dizkigute, 2-3 aste barru publiko egingo dituelarik Eusko Jaurlaritzak.
Gehiago

2021erako AURREKONTU PROPOSAMENA azken txanpan

Udal herri batzarrean proposamena aurkeztu ondotik, EAJ-PNVko udal taldeak mahai gainean jarritako aldaketak aztertu ditu Zaldibiako udal gobernuak. Hemen dituzue jasotako proposamenak eta hauen inguruan udal gobernuak egindako hausnarketa eta ostiralean egindako batzorde bileran emandako erantzuna. 2021erako aurrekontuak onartzeko plenoa otsailaren 11n burutuko da.
Gehiago

Ohiko osoko bilkurako kronika

Atzo burutu zuen Zaldibiako udalbatzak urtarrileko ohiko osoko bilkura. Jarraian dituzue bertan landu zen gaitegia eta hartutako erabakiak.
Gehiago

Hobeki elkarteak biohondakinen kudeaketaren inguruko jardunaldiak egingo ditu otsailaren 17an

Udal-teknikari eta zinegotzientzat prestatutako saioak diren arren, interesa duen edonork eman dezake izena: aurrez aurre eta ‘streaming’ bidez izango da.
Gehiago

Astelehenetik aurrera, neurriak zorroztu ditu Eusko Jaurlaritzak

Astelehenetik aurrera ezingo da udalerritik atera, gehienez 4 laguneko juntaizoak burutu ahalko dira ostalaritzan, kalean nahiz etxean. Kirol jarduera guztietan nahitaez erabili beharko da musukoa uneoro. Jarraian duzue plazaratu duten agindua eta bertan aurkituko dituzue xehetasunak eta salbuespenak.
Gehiago

Baso-habitatak lehengoratzeko ekintzen jarraipena larunbatean

Zentraleko putzuan iaztik hasita dauden lanei segida emango zaie bihar, goizetik hasita. Adituek bertako espeziak landatuko dituzte lehen egurrezko egiturak zeuden tokietan. Ibilaldia eginez gerturatzen zareten herritarrek, lanak bertatik bertara ikusteko aukera izango duzue.
Gehiago

2021erako erronka proposamenak aurkeztu ditu Udalak herri batzarrean

Zaldibiako Udalak arloz arloko 2020aren balorazioa eta 2021. urteari begirako erronkak proposatu ditu urteko lehen herri batzarrean, Erronka hauei loturiko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo Antzokian. Bileran 30 lagun inguruk parte hartu zuten, erdiak telematikoki, eta hemen duzue batzarreko grabazioa ikusgai.
Gehiago

Ostegunean antzokian, udal herri batzarra burutzeko deialdia

Zaldibiako Udalak urteko lehen UDAL HERRI BATZARRA antolatu du urtarrilaren 21 ostegunerako. Arratsaldeko 19:00etan Antzokian burutuko da eta dagozkion segurtasun neurrien baitan antolatuko da. Aurreko urteko balorazioa eta datorrenari begirako erronkak eta aurrekontu proposamena aurkeztuko dira.
Gehiago