2021eko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera, azaroaren 16a, astelehena, baino lehen. 
Gehiago

Neurri berriak indarrean 2020/10/26

Pasa den ostiralean neurri batzuk ezarri eta beste batzuk gomendatu ostean, Espainiar Gobernuak Alarma Egoera ezarri zuen igandean eta atzo bildu zen LABI batzordeak neurri berriak hartzea adostu du. Neurriok indarrean dira jada eta jarraian dekretu osoa, zein neurri nabarmenenak.
Gehiago

Zaldibian UDAZKEN BIZIA kultur agenda berriro abian

Pasa den astean, Buruarin tailerra eta Bertso saioa atzeratu genituen, Osasun sailak 13 eta 40 urteko zaldibitarren baheketa deiari lehentasun eman geniolako. Osasun Sailak plazaraturiko informazioarekin eta herritarrengandik jasotako informazioarekin egindako egoeraren azterketak UDAZKEN BIZIA kultur egitaraua ber hartzeko segurtasun nahikoa eskaintzen digu. Beraz, ostiral honetarako programatutako Txan magoaren ikuskizuna eta Andoni Ollokiegi bakarlariaren emanaldia aurrera doaz eta BIHAR hasiko da sarreren banaketa 15:00etatik aurrera Kultur Etxean.
Gehiago

Argitaratu da Osasun Sailaren txostena asteburuko datuekin

Astelehenetik ostiralera 12:30ak inguruan www.euskadi.eus helbidean argitaratzen den txostenean herriz herriko eta osasun-guneen baitako datuak argitaratzen ditu Osasun Sailak eta gaurkoan ageri denez Zaldibian 3 positibo berri detektatu ziren ostiralean, 1 larunbatean eta 2 igandean. Baieztatzeko dago eta arratsaldean informazioa emango digutela adierazi digute, baheketako datuak zein izan diren. Ez dakite ea Ordiziako eta Zaldibiako datuak bereziterik izango duten. Udaletik bi datu eskatu dizkiegu: baheketan parte hartu duten zaldibitarren kopurua eta horien artean detektatutako kasu positibo kopurua. Informazio hau izatea lortzen badugu, zabalduko dugu ohiko informazio bideetatik. 

 
Gehiago

Ostalaritzarako araudia eguneratuta 2020-10-23

Gaurko egunez baldintza berriak sartu dira indarrean ostalaritzarako eta elkarte gastronomikoak ixtea agindu da. Tabernarien lana gehiago zaildu ez dezagun, jarraian indarrean dauden arauak.
Gehiago

Eusko Jaurlaritzak indarrean sartu dituen neurri berriak direla eta azalpenak. 2020/10/23

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri guztietan indarrean sartu dira neurri gehigarriak eta jarraian neurri horietatik nagusiki egunerokoan eragingo digutenak. Gainera, Gipuzkoako 25 udalerritan mugikortasuna mugatzea gomendatu du, bai bertakoei kanpora ateratzeko, baita kanpokoei bertara sartzeko ere. Gomendio honek Zaldibian zuzenean ez, baina eragingo digu zeharka bada ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Zaldibitarrei ere baheketarako deia

Osasun Sailak Ordizian abiatu duen baheketa Zaldibiako herritarrei ere zabaltzea erabaki du. Hori dela eta, 13 eta 40 urte bitarteko herritarrek PCRa egiteko aukera izango dute. Jarraian informazio osoa:
Gehiago

Herriko egoera dela eta, Alkatearen mezua

"Egoera kezkatzeko modukoa da eta koronabirusa herrian gehiago zabaldu ez dadin neurriak hartu behar ditugu. Gure artean zaintzeko garaia da". Hala dio alkatearen mezuak. Jarraian bideoa eta testua.
Gehiago

Neurri berriak indarrean laster

Atzo Osasun Sailburuak neurri berriak hartzea aztertzen ari zirela esan ondoren, gaur bertan pertsonen mugikortasuna eta jende pilatzeak gehiago mugatzeko neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak, LABI aholku batzordeak gaur goizean egoera epidemiologikoa aztertu eta gero. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Osasun Sailarekin gaur izandako bilera

Dakizuen bezala Goierriko egoera dela eta gaur 10:00etarako bilera telematiko batera deitu gintuen Osasun Sailak Goierriko alkate guztiok. Mezu honen bidez bileran jaso duguna eta Osasun Sailburuari eskatu dioguna azaldu nahi dizuegu.
Gehiago

Martxan da Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina berritua

Liburu bat irakurtzerakoan beste pertsona batetaz oroitu al zara? Orain duzu aukera, abenduaren 9ra arte, irakurri duzun liburu hori nahi duzunari oparitzeko! Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz! Liburua bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretzako mezu bat.
Gehiago