Ostiral gauean antzerkia: Bidaide

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan herrian izango dugun laugarren antzezlana eskainiko da ostiralean, maiatzak 20, gaueko 22:30etik aurrera Herri Antzokian. Sarrerak edo Kultur Etxean eskuratu daitezke edo lekuan bertan saioaren aurretik. Doain izango da saioa

 

Jarraian duzu METROKOADROKA sormen laborategiaren antzerki obrari buruzko informazioa:

Sinopsia

Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik?

Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. 

Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.

Aktoreak

Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Idoia Hernandez “Hatxe”.

Zuzendaritza

Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.

Informazio osoa HEMEN.