Udazkenarekin batera berrekingo zaio ‘Zaldibi, gaztetxoen kabi’ partehartze prozesuari

Martxo hasieran eman zituen lehen pausoak Zaldibiko nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako partaidetza prozesuak. Heldu da unea geldialdia egin, jorratutako bideaz hausnartu eta indarrak hartzeko, udazkenean prozesuari berrekiteko. Albistearen barruan duzue eskuragarri informazio gehiago.
Gehiago

Bereziak izan dira aurtengo udako jarduerak, baina ederki ibili dira haurrak

Uztailaren 5etik 23ra bitarte iraun dute jarduerek, eta 164 haur eta gaztetxo aritu dira bertan. Begiraleak, berriz, 20 izan dira. Egungo osasun egoera dela eta, talde-burbuilak osatu eta mantendu dira. Barruan dituzue ikusgai talde-argazkiak eta azken eguneko festako dantzen bideoak.
Gehiago

Kultur etxea itxita egongo da abuztuan

Bihar, ostirala, zabalik egongo da goizeko 8:30etik 15:30era, eta ondoren ateak itxiko ditu irailaren 1era arte. Oraindik garaiz zabiltzate abuzturako libururen batzuk hartzeko.
Gehiago

Igirua - Herrimendiko itxitura konpontzeko auzolan deialdia

Ingurumena, landa garapena eta lehen sektoreko lan arlotik AUZOLAN DEIALDIA luzatu da ostegun, ostiral eta larunbaterako. Goizeko 9:00etan Olakosain biltzeko deia egiten da. Igirua-Herrimendiko erdiko itxitura konpontzeko lanak egingo dira
Gehiago

Neurri berriak indarrean: Pertsonen arteko distantzia, musukoaren erabilera, aforoak eta ordutegiak

Gaur goizean plazaratu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakariak dekretua EHAAn. Pertsonen arteko distantziak hartzen du garrantzia handiena, herriguneetan maskaren erabilera itzuli da, ordutegi eta aforoetan mugak. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Zahartzaro osasuntsu baterako, Lagunartean egunON

GoiOsasunLabek bideratuta, azken hilabeteetan hainbat zaldibitarrek zahartzaro osasuntsu baterako programan parte hartu dute. Programa honen baitan burututako ibilbidearen berri emateko eta azaroan Zaldibiako Udalak abian jarri behar duen Lagunartean egunON proiektuaren aurkezpena egiteko auzkezpena burutuko da uztailaren 28 asteazkena 17:00etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago

Euskara eta zaldibitarren jatorri aniztasuna: errealitate berriaren kudeaketa dugu erronka

Euskararen arnasgune dugu gure herria, baita era berean jatorri aniztasun handiko herria ere. Euskaraz bizi den herria izaten jarraitu eta aldi berean komunitate integratua eta elkarrekiko errespetuzkoa osatzeko erronkari heltzen goaz pixkanaka proiektu ezberdinen bidez. Hausnarketa konpartitua egin eta denen aldetik urratsak ematea izango da helburura iristeko giltza.
Gehiago

Elkar zaindu eta neurriak mantentzeko unea da. Dekretu berria jarri du indarrean Eusko Jaurlaritzak

Azken egunetan Covid-19aren zabalpena indarra hartzen ari da. Barruetan musukoa beti jantzita eta kalean ere distantziarik gorde ezin ditugunean musukoa ezinbestekoa dela gogoratu behar dugu. Eusko Jaurlaritzak dekretu berria atera du, segurtasun protokolorik gabeko elkartzeak debekatuz; 00:00etatik 06:00ak bitartean parke, kirol eremu eta antzeko aire libreko eremu publikoetan jende multzo edo pilaketak debekatu ditu.
Gehiago

Ostiralean irekiko ditu bere ateak Udaletxe berriak

Ostiral honetatik aurrera, uztailak 9, udal eraikineko zerbitzu guztiak eraikin berrian emango dira. Datorren astelehena, asteazken eta ostiralean udal eraikin berria bisitatzeko aukera izango dute gerturatzen diren herritarrek.
Gehiago

Udako kanpainako kirol saioen amaiera

Gaur bukatu dituzte Zaldibiako haurrek udako kanpainako kirol saioak. Aurten piraguetan, tenisean eta patinetan aritzeko aukera izan dute. Bai ederki pasa ere! Argazki guztiak ikusteko, sartu albistean. Bestalde, udako haur eta gaztetxoen jarduerak astelehenean hasiko dira. 


 

Gehiago

Udal eraikin zaharreko hainbat altzari enkantean jarri dira

2021eko uztailaren 6tik 14ra bitartean altzari hauek eraikinean bertan ikusteko aukera izango da. Hemen duzue enkantera aterako diren altzari loteen bilduma eta enkantean parte hartzeko informazio guztia.
Gehiago

Gaur 19:00etan BALDIN BADA zirkoaren emanaldia

Gaur ekainaren 29 asteartea, arratsaldeko 19:00etan Zaldibiako plazan dagoen Toki Alai pilotalekuan burutuko da bere garaian eguraldia medio atzeratu zen kale ikuskizuna. 
Gehiago