Ondarea

Erroten eguna Zaldibian

Maiatzaren 10ean, ostiralean, Kanpaingo errota ikusteko ate irekiak izango dira. Arratsaldeko 14:30ean Lardizabal eskolako ikasleentzat eta 17:00etatik 18:00etara herritar guztientzat. Ondoren, 18:00etan, plaza ondoan jarri duten perratokiaren funtzionamenduaren eta hura jartzeko eginiko lanen inguruko azalpenak emango dituzte.
Gehiago

Errota eguna ospatuko da maiatzaren 13an

Larunbatean goizeko 10:00etan ZALDIBIA URAREN INDARRA ikus entzunezkoa aurkeztuko da udaletxeko Herri Aretoan, hemen duzue aurrerapen txiki bat. Jarraian ibilaldia eta ate irekiak Olako errota, Zubita errota eta Kanpaingo errotatik barrena. Azken hau eguerdi aldera jarriko da martxan, errotaren funtzionamendua bertatik-bertara ezagutu nahi duen ororentzako.
Gehiago

EGUTEGIAK DAKARRENA: MAIATZA

Hasi berri dugun maiatzeko hilabete honetan, herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Datorren asteartean amaituko da Bide Publikoen inbentarioari alegazioak jartzeko epea

Asteartean, apirilak 4, amaituko da Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioaren hasierako dokumentuari alegazioak jartzeko 2 hilabeteko epea. Udaleko harreran edo egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira alegazioak eta laguntza behar duenak bertan hartu behar du hitzordua idazkariarekin biltzeko. 
Gehiago

Zaldibiako Erroten ondarearen inguruan urrats berriak aurten

Iaz burututako ekintzei jarraipena emango zaie aurten ere. Urtean bi alditan Kanpaingo Errota martxan jarri eta ate irekiak antolatuko dira. Lehena maiatzean izango da, Gipuzkoako Erroten Eguna ekimenarekin bigarrenez bat egingo delarik. Gainera, ikus-entzunezko bat ekoitziko da ordurako Labrit Ondarea taldearen laguntzarekin, herriko erroten ibilbidea eta historia jasoz. Lanketa honen oinarria auzolana izanik, orain artean inplikatutako herritarrekin lan saioa egingo da ostiral honetan, 16:30ean Udaletxe azpiko Herri Aretoan eta bertan izango dira Labrit Ondarekoak ere. Deialdia irekita dago aurtengo ekimenak ezagutu eta bere ekarpena egiteko prest dauden herritar guztientzat. 
Gehiago

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren hasierako onarpena

Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. 
Gehiago

Ostiralean hasiko da Euskaraldia, egitarau betearekin

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Prest dugu Zaldibian Euskaraldirako prestaturiko egitaraua eta jarraian duzue izena emateko informazioa ere. Internet bidez izena eman dutenek kultur etxean jaso dezakete txapa. Animatu eta parte hartu!
Gehiago