Erakustaldia eta konposta banaketa hurrengo ostiralean

Martxoaren 31n, ostiral goizean, Lardizabal herri eskolako ikasleentzako konposta galbahetik iragazteko erakustaldi irekia egingo da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera herrian egindako konposta banatuko da plazan auzokonpost-guneetako erabiltzaileen artean. Etxeko sukaldean organikoa kudeatzeko kubo txiki zulogabeak jaso eta auzo konpostgunean izena emateko aukera ere egongo da.

 

MARTXOAK 31 OSTIRALA: 

  • 10:00etatik 12:30era ERAKUSTALDIA: KONPOSTA GALBAHETIK IRAGAZTEA Artxanberriko auzo konpostgunean. Lardizabal herri eskolako ikasleei zuzenduta eta herritar guztiei irekia izango den ERAKUSTALDIA burutuko dugu. LEKUAN BERTAN GALBAHETIK PASAKO DUGU KONPOSTA eta prozesuaren inguruko azalpenak emango ditugu. HONDAKIN ORGANIKOTIK, KONPOSTA ONGARRIRAKO PROZESUA.
  • 16:00etatik 18:00etara  KONPOSTA BANAKETA PLAZAN: auzo konpostguneko erabiltzaile bakoitzak bere giltza ekarri behar du eta konposta etxera eramateko ontzi, poltsa edo zakua. KUBO TXIKIEN BANAKETA ere egingo da tarte horretan. Auzo konpostgunetan izena eman dutenek BERTAN JASO AHAL IZANGO DUTE etxeko sukalderako egokia izan daitekeen kubo txiki zulo gabea. 
  • Herrian abian ditugun auzo konpostgunetan IZENA EMATEKO eta INFORMAZIOA JASOTZEKO aukera izango da goiz eta arratsalde.