Igandeko bertso saioko sarrera gehiago eta leku aldaketa

Azken egunetako eguraldiak eraginda eta igandeko aurre ikuspenak ikusita bertso saioa Lardizabal eskola ondoko futbito zelaira aldatu dugu. Bertako aforoa 120 denez, gaur bertan sarrera horiek eskuragarri jarriko ditugu. Halere txarra egingo balu herri antzokian burutuko litzateke saioa.
Gehiago

Tailerra: Zikloaren mintzaira gure egitea

Tailer honetan hilekoaren erregistroa eramateko modu ezberdinak landuko ditu Veronica Satrustegi, Marigorrik, aldaketa fisikoak eta emozionalak erregistratu eta horiek interpretatzen ikasteko. Irailak 22, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Karreanen. Aurrez izena eman behar da.
Gehiago

Aurten ere, ez da herriko jairik ospatuko Zaldibian

Ostiralean burututako udal herri batzarrean, bertan bildutako herri eragileekin elkarbanatutako hausnarketaren ondorioz, aurten ere ez da Santa Fe jairik ospatuko Zaldibian. Horren ordez, iraila eta urrian zehar hainbat ekitaldi eta ikuskizunen agenda zabala antolatzen hasi dira udala eta eragileak elkarlanean.
Gehiago

Udal herri batzarra jaien inguruan

Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna eta herriko festen garaia. Aurten ere herriko jaiak antolatzeko modurik aurreikusten ez bada ere, datorren ostiralean, irailak 10, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko areto nagusian egingo den herri batzarrean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Baso habitatak lehengoratzeko proiektua aurrera doa

Igirua herri-mendian (Gazteluko magalean) kokaturiko mugarratutako zuhaitzen iraunkortasuna sustatzeko lanak egin dira azken egunetan. Inguruan zituzten zuhaitz exotikoak botaz zuhaitz mugarratuen osasun-egoera hobetu nahi da. Zuhaitz hauek, ondare kultural handia izateaz gain, biodibertsitatearentzat ere balio berezia dute.
Gehiago

Zaldibiako herritarren partaidetza eredua lantzen

Zaldibiako Udalak barne lanketa egin du udal ordezkari politiko eta langileekin udalean partaidetza kultura sustatu eta herri partehartzaileago bateranzko urratsak ematen jarraitzeko helburuz. Emun aholkularitzak gidatu du prozesua eta datozen hilabeteetan hainbat dinamika eta lanketa abiatuko ditu Udalak egindako hausnarketa oinarri hartuz.
Gehiago

Espazio publikoaren inguruko hitzaldia

Irailaren 9 osteguna hitzaldia eskainiko du Xotil Natke arkitekto zaldibitarrak espazio publikoaren inguruan. Espazio publikoa zer den eta zein garrantzia duen gure bizitzan bezalako galderen inguruan sakontzeko aukera izango dugu. Hitzaldi honekin, etorkizuneko Zaldibiako plaza nola antolatuko definitzeko prozesurako motorrak berotuko ditugu.
Gehiago

Neurri berriak gaurtik aurrera: Edukiera handitzea kultur, kirol eta eta gizarte jardueretan: orokorrean, %60koa

Atzo plazaratu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakariak neurrien inguruko dekretu berria. Orokorrean lokal eta instalazioen edukiera %60ra pasa dute, ostalaritzarena aldiz %50era eta mahai bakoitzeko zortzi lagun eseri ahalko dira asteazkenetik aurrera.
Gehiago

Hondakinik onena, sortzen ez dena!

Hainbat urte igaro dira Zaldibian hondakinen atez ateko gaikako bilketa abian jarri genuenetik. Geroztik denok ikasi dugu birziklatzen eta hondakinak sortzea baino “erosoagoa” dela ez sortzea bera.

Bada zer hobetu hondakinen kudeaketan ere eta asmo horretan hainbat ohar luzatu nahi dizkizuegu hobetu asmoz.
Gehiago

Udal eraikin zaharra zegoen orubea hiritartzeko lanak

Irailarekin hasiko dira udal eraikin zaharrak utzitako orubea berriz urbanizatzeko lanak. Egungo udal eraikinaren aurre aldetik hasiko dira eta atze aldean amaituko dira lanak. 
Gehiago

Zahartzaroan gaitasun funtzionalei eusteko erronka, LAGUNARTEAN egunON

Zaldibiako Udalak zerbitzu berria jarriko du abian irailetik aurrera. LAGUNARTEAN egunON zerbitzuak, modu osasuntsu batean elkarrekin zahartu eta elkar zaintzea sustatu nahi du.
Gehiago

Udal eraikin zaharrari agur esateko unea iritsi da

2021eko abuztuaren 2an hasiko dira Zaldibiako udal eraikin zaharraren eraisketa lanak. Lan hauek burutzeko Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat eta ezingo da ez bertatik igaro ez eta bertan aparkatu.
Gehiago