Herrigintzaren kultura

FESTAK 2026: Mozorro Eguneko Arroz Bazkari Herrikoian izena emateko epea ireki da

Irailaren 10era bitartean eman daiteke izena Mozorro Eguneko Arroz bazkarian, albistearen behekaldean dagoen galdetegia beteta. Bestalde, Kuadrilla Eguneko bazkarirako txartelak irailaren 14tik 27ra bitartean jarriko dira salgai herriko tabernetan, eta aurten berrikuntza gisa, Haur eta Gaztetxoen Bazkaria ere antolatuko da. 
Gehiago

HERRIKO FESTAK 2026: Festak antolatzeko hirugarren bilera

Bihar, asteazkena, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, 18:30ean Karreaneko ganbaran. Herritar oro dago gonbidatuta.
Gehiago

Gaur irekiko ditu ateak udal liburutegiak

Udako oporraldiaren ondoren, gaurtik aurrera zabalik egongo da udal liburutegia.
Gehiago

Abian dira Udako Jarduerak

Aurten 177 haur eta gaztetxo parte hartzen ari dira Udako Jardueretan, eta 23 begirale eta bi koordinatzaile ari dira lanean parte-hartzaileei euskara ardatz duen aisialdi hezitzailea eskaintzeko.
Gehiago

Zaldibiako haurren Kantu taldean izena emateko epea irekita

Klara Mendizabal sopranoa da taldeko zuzendaria, eta saio dinamiko eta atseginak eskaintzen ditu ostiraletan, 16:05etik 16:50era bitartean, Kimuene kultur gunean. Izen-ematea zabalik izango da uztailaren 10era bitartean. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago

Euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko epea irekita

2025/2026 ikasturtean euskaltegi edo barnetegi homologaturen batean ikasi duten zaldibitarrek eskatu ahal izango dute dirulaguntza. Uztailaren 20ra bitartean izango da zabalik dirulaguntza eskatzeko epea eta dirulaguntza urte bukaeran emango da.
Gehiago

Karreane kultur etxeak udako ordutegia izango du uztailean

Karreane Kultur Etxeak goizeko ordutegia izango du gaurtik uztailaren 30era bitartean, eta 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik. Bestalde, abuztuaren 1etik 31ra itxita izango da zerbitzua.
Gehiago

Alamartxo gauerako egitaraua

Ekainaren 23an, asteartearekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Egitaraua prest dago eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakur dezakezu.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2026 ekaina

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira ekainean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

HERRIKO FESTAK 2026: Festak antolatzeko bigarren bilera

Maiatzaren 27an, asteazkena, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako bigarren saioa, 18:00etan Karreaneko ganbaran. Herritar oro dago gonbidatuta. 
Gehiago

Saturdiko Festa larunbatean

Aurten, maiatzaren 23an, larunbat arratsaldean ospatuko da jaia, eta auzoko gazteek arratsalde-iluntze parterako egitaraua antolatu dute. Hona hemen egitaraua:
Gehiago

Musika Eskolan izena-emateko aukera izango da ostegunean Kimuene kulturgunean

Maiatzaren 21ean irekiko da 2026/2027 ikasturtean Musika Eskolan izena emateko matrikulazio-epea. Haur, gazte nahiz heldu, musikara gerturatu nahi duten herritarrentzat Zaldibian bertan eskaintzen ditu bere ikastaroak Ordiziako Musika Eskolak, eta eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan.
Gehiago

Bazkaria Baserritarren eguna ospatzeko

Maiatzaren 15ean, ostiralean, Baserritarren eguna izango da, eta bazkaria antolatu da Illati tabernan, arratsaldeko 14:30ean hasita. Bazkarirako txartelak Illatin bertan lortu daitezke 30 euroren truke. Txartela eskuratzeko azken eguna maiatzaren 14a, osteguna, izango da. Herriko baserritarrak bazkarian parte hartzera animatu nahi ditu Udalak, aukera bikaina izango baita elkartu eta bazkari atsegina igarotzeko.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2026ko maiatza

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira maiatzean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Beste astebetez luzatuko da Udako jardueretan izena emateko epea, hilaren 30era arte

Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo diren Udako jardueretan, 2 urtetik hamabi 12 urtera bitarteko haurrek eta 12tik 15era arteko gaztetxoek parte har dezakete. Izen-ematea beste astebetez luzatzea erabaki da, eta apirilaren 30a izango da horretarako azken eguna. Hortik aurrera ez da eskaerarik onartuko. Informazioa, jarraian.
Gehiago