Asteburuan 50 herritar inguru bildu ziren erreka inguruak eta herri gunean garbiketa lanetarako. Igandetik aurrera berriro ere herritar gutxi batzuen utzikeria agertzen da ohiko lekuetan. Gutxi batzuen utzikeriak, gehiengo batek hondakinak ondo bereizteko hartutako konpromisoa zapuztu ez dezan Zaldibiako Udalak jarraipen zorrotza egingo die hondakinak kuboetatik eta dagokien lekutik kanpo uzten dituztenei.
Gehiago
Gaur goizean burutu diren lanak uste baino azkarrago egin direnez, dagoeneko zabalik da Santa Fe kalea ibilgailuentzat.
Gehiago
Zaldibiako udalak Herriko Plaza herritartzeko lanak esleitzeko prozedura ireki sinplifikatua hasi du.
Gehiago
Ekainak 21 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Zaldibiako Udalak herritarrei eta bereziki BETI GAZTE elkarteko bazkideei jakinarazi nahi die datorren uztailaren 2tik aurrera BETI GAZTEk zerbitzua emateko lekua aldatuko duela. Zehazki, Santa Fe 18tik Santa Fe 38ra leku aldatuko da tabernan ematen den jubilatuentzako zerbitzua.
Gehiago
Maiatzaren 18, asteartea arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Zaldibiako Plazan konposta bakatuko da 4-5kgko poltsa itxietan. Zaldibiko kasuan poltsa konpostagarriak eskuratzeko erabiltzen den txartela ekartzea nahikoa izango da.
Gehiago
Zaldibiako Herri Antzokiaren kanpo txukunketa lanak amaitzen ari gara. Plazan, Toki Alai pilotalekuaren txukunketa lanak abiatu dira, gutxi gora behera bi aste iraungo dituzte lanek eta hormen txukunketa eta pintaketa lanak egitea dago aurreikusita.
Gehiago
Herriko zerbitzuez eta Gizarte Ongizateko gaiez arduratzen den lan-arloak, herritar guztiei irekia denak, datorren asteazkenean, martxoaren 17an, izango du bilera arratsaldeko 18:30ean Karreane Kultur Etxean. Jarraian dituzue bertan azaldu eta landuko diren gaien zerrenda.
Gehiago
Herri gutxik dute gurea bezalako iturburu emaritsu eta naturala, etxeko iturriraino ekarria. Balio edo altxor hori sustatzen jarraitzeko kanpaina bat jarri du abian Zaldibiako Udalak. Pasa den larunbatean, Olakosain kokatuta dagoen Artxalgo ur biltegian jarri berri den iragazketa sistema berria ikusteko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek.
Gehiago
Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko egin zen frogaren emaitzak eta hurrenkera duzue jarraian.
Gehiago
Osasun sailaren ebazpenaren arabera, Zaldibiako ostalaritza ireki ahal izango da, bihar goizeko 9:00etatik aurrera eta gutxienez datorren astelehenera arte. Herriko inzidentzia-tasak altua izaten jarraitzen badu ere, Ordiziako Osasun Eremuko tasa jaitsi da eta horrek eragin du aldaketa.
Gehiago
Urtarrilak 18 astelehena, bolumen handiko etxeko traste zaharrak atera ahalko dira bilketa gunetara. Gogoratu hilabetero 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango direla garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Hemen duzue 2021ko lehen hiru hilabeteko egutegia.
Gehiago
Herriko ostalaritza itxita mantentzen den garai hauetan, herrian bertan kontsumitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu Zaldibiako Udaletik. Gogoratu erosketa bonoak abenduaren 31 baino lehen erabili behar direla.
Gehiago
Dagoeneko banatu da Zaldibiako Udalak urtero banatu ohi duen egutegia. Aurten ere, herritarren argazkiekin osatu dugu egutegi hau eta Zaldibiako Udalak egindako ekarpena eskertu nahi die guztiei. Aintzane, Aroa, Eneritz, Graxi, Oroitz, Lulu, Bixente, Aratz, Xabi, Erik, Peio, Iñaki, Iraia, Sergio, Eider, Alaitz, Aitor eta Igor, bejondeizuela!
Gehiago
Gaur eguerdian, 2020ko abenduaren 14ean, plazaratu ditu Osasun Sailak koronabirusagatik kutsatutakoen azken emaitzak. Asteburuan Zaldibian 6 kutsatu berri jaso ditu txostenak. Datu hauetan oinarrituta Eusko Jaurlaritzak Zaldibiako ostalaritza ixteko agindua eman du, gaztelera hutsean, gutxienez ostegunean argitaratuko duten txosten berria atera arte.
Gehiago