Udaletxe ondoko hondakin gunea leku aldatu da

Udaletxe inguruko hiritartze lanak gauzatzeko, behin behinean eraikinaren alboko hondakin gunea leku aldatu da. Leku berean metro batzuk mugituko da hondakinak biltzeko gunea eta kartel bidez zehaztuko da bizilagun bakoitzak non utzi behar dituen kuboak.

Gogorarazten dugu behin behineko aldaketa dela eta ahal den heinean kuboak kaletik jaso egin behar direla hurrengo egunean.

Aldaketa honek: Santa Fe kaleko ondorengo atariei eragingo die eta ondorengo multzotan antolatu da gunea:

  • Santa Fe kaleko 18, 20, 22 eta 26 zenbakiak
  • Santa Fe kaleko 23 zenbakia
  • Santa Fe kaleko 25 zenbakia
  • Santa Fe kaleko 27 zenbakia

Kasu honetan gainera aldaketa behin behinekoa denez eta lurrean utzi beharko direnez, kuboak behar bezala itxita uzten saiatzea eskatzen da.