Garbitzaile lanposturako deialdia

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. 

Honakoa izango da kontratazio prozesua:

  • Urriaren 4an lan-eskaintza iragarriko da Lanbiden eta Udal webgunean.
  • Urriaren 19an itxiko da lan-eskaintzan izena emateko epea.
  • Azaroaren 2tik 10erako tartean banakako elkarrizketak egingo dira Udalean. 
  • Azaroaren 12a baino lehen elkarrizketen emaitzak argitaratuko dira.
  • Azaroaren amaierarako kontratazioa burutuko da, eskualde mailan bete beharreko gutxienekoak bermatzeko adostasunen baitan. 

Lanpostuari buruzko informazioa eta baldintzak HEMEN