Zaldibiako Udal Gobernuak honako argipenak eman nahi ditu aste honetan izandako ekintzaren eta Gure baztarrak-en idatziaren harira.
Gehiago
Datorren ostegunean, azaroak 18, traktore eta nekazal lan-tresnei IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera egongo da Goizaneko aparkalekuan. Informazioa eskatu eta hitzordua hartzeko, 943 62 63 00 telefonora deitu behar da (Irungo IAT).
Gehiago
Ingurumena, landa garapena eta lehen sektoreko lan arlotik AUZOLAN DEIALDIA luzatu da ostegun, ostiral eta larunbaterako. Goizeko 9:00etan Olakosain biltzeko deia egiten da. Igirua-Herrimendiko erdiko itxitura konpontzeko lanak egingo dira
Gehiago
Datorren ostegunean, maiatzak 27, iluntzeko 19:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Karreane Kultur Etxean izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Maiatzak 12, asteazkena, 18:30etan Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Arturo Elosegi katedraduna izango dugu Zaldibian Eukaliptuari eta bere eraginei buruzko ikerketaren ondorioak azaltzen, baita bertaratuen zalantzak argitzen ere.
Gehiago
Olakosaroitik Ausa-Gaztelu lepoko txaboletara dagoen bidean, konponketa lanak egingo dira datozen egunetan. Denborak eta urak bidean sortu dituzten zuloak bete eta urak hartzeko erretenak egingo dira hainbat puntutan. Lanek 2-3 aste irautea aurreikusten da bihartik hasita.
Gehiago
Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Datorren asteazkenean, otsailak 24, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Karreane Kultur Etxean izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Basoko eta etxeko hegaztietan hegazti-gripea hedatzeko arriskua dagoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko hegazti-ustiategien (baserrietako edo baratzeetako autokontsumokoak barne) zerrenda egin eta bidaltzeko eskatu die Udalei. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Datorren ostegunean, urriak 8, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, Karreane Kultur Etxean. Jarraian landuko diren gaiak.
Gehiago
Hauxe izango da udazkenari hasiera emateko lehen ekimenetako bat, festak bertan behera utzi izanaren ondorioei zein Covid-19ak utzi dituenei aurre egitera bideratutakoa. Ekimen bat ezaguna da, erosketa bonoen 2. edizioa aterako baita salmentara. Bestea, ekimen berria izango da, mondeju pintxoa dastatzeko bonoa. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Aurtengo artile bilketa dela eta, prentsa oharra plazaratu dute Landaolak, Abelurrek eta Lurgintzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Herriko artzainei zuzenduta, jarraian irakur dezakezue oharra.
Gehiago
Datorren astelehenean, ekainak 22, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilkura, segurtasun neurriak betez. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Aralar, mundua leku den lurra dokumentala liburu bihurtu dute. Aralar parke naturalari buruz 2018. urtean ekoitzitako dokumentalean oinarrituta dago. Argazkiak Iban Toledorenak dira, eta hitzak Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerenak. Landarlan Ingurumen elkartea izan da sustatzailea eta Zaldibiako Udalak ere babestu duen proiektua da.
Gehiago
Maiatzaren hasieran albiste izan zen Olakosaroiko itxitura, hautsia zegoelako kate eta hesiz moldatua, behin eta berriz irekia izan zela. Itxitura konponduta, Udaletik gogorarazi nahi dugu herri-mendian motordun ibilgailuekin sartzea debekatua dagoela, baimenarekin ez bada.
Gehiago