Ingurumena

Hondakin isuriak Olaldeko parkean

Etxeko hondakinak parkean barreiatuta agertu dira azken egunetan. Udalak hainbat neurri jarri ditu martxan eta zentzuz jokatzeko deia zabaltzen du. 
Gehiago

Datozen egunetan, aldaketak atez-ateko zerbitzuan

Dakizuen bezala, hondakinen bilketako langileek urteko egun guztietan egiten dute lan abenduaren 24ko eta 31ko gauetan izan ezik. Aurten igandez egokitu dira, Zaldibian ontzi arinak ateratzeko egunean, alegia. Herritarrei bilketa egunak ez kentzeko, ontzi arinen bilketa egun bat aurreratuko da. Hau da, abenduaren 23an eta 30ean atera behar dira ontzi horiak eta 24 eta 31 goizean zehar jasoko dira. Barkatu eragozpenak.
Gehiago

Energia fotovoltaikoaren bertuteen eta komunitate energetikoen inguruko hitzaldia

Asteazken honetan, hilak 22, energia garbia sortzeari buruz interesa duen orok hitzordua du arratsaldeko 18:30ean udaletxeko herri aretoan. Bertan izango ditugu Joseba Agudo eta Antonio Urbina, Nazertek Aholkularitzako zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, hurrenez hurren.
Gehiago

Kafe-kapsulak birziklatzeko edukiontzia jarri da

Aurrerantzean kafe-kapsulak bereizita birziklatu ahal izango dira Zaldibian ere. Mediku-etxearen aurrealdean jarri da edukiontzia arropa, pilak eta olioa biltzeko edukiontzien ondoan. Edozein kafe-kapsula mota bota daiteke bertara eta bere horretan utzi behar dira, hustu gabe: berdin plastikozkoak, aluminiozkoak zein konpostagarriak.
Gehiago

Zaldibiako hondakin bilketa eta hobari sistema eredugarria Europar Batzordearentzat

Europako Batzordeak ohartarazpena egin dio Espaniari hondakinen birziklapen baxua eta zabortegietara isurtzen duen hondakin kopuru handia aintzat hartuta, 2025 eta 2035erako ezarrita dauden helburuetatik urrun daudelako. Bertan, Zaldibiako hondakin bilketa sistema, eta bere hobariak praktika on gisa aipatu ditu. 
Gehiago

Zaldibiako Udala Oinherri Herri Hezitzaileen Sarera bazkidetu da

Zaldibiako Udala 2020tik murgilduta dago Oinherri Sarean, baina elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte komunitario bilakatzeko pausua eman duenez, Udalak bazkide laguntzaile izatera gonbidatu dituzte. Astearteko osoko bilkuran eskaera hau onartu egin zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. 
Gehiago

Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Arloko Planaren Berrikuspena abiatu du Foru Aldundiak

Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Erakustaldia eta konposta banaketa hurrengo ostiralean

Martxoaren 31n, ostiral goizean, Lardizabal herri eskolako ikasleentzako konposta galbahetik iragazteko erakustaldi irekia egingo da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera herrian egindako konposta banatuko da plazan auzokonpost-guneetako erabiltzaileen artean. Etxeko sukaldean organikoa kudeatzeko kubo txiki zulogabeak jaso eta auzo konpostgunean izena emateko aukera ere egongo da.
Gehiago

Zaldibiako udal eraikin eta argiteria publikoaren energia auditoretzaren aurkezpena

Urtarrilak 19 osteguna arratsaldeko 18:30ean Herri Aretoan Nazertek-eko Joseba Agudoren eskutik Zaldibiako Udal eraikinetan eta argiteria publikoaren inguruan egindako energia auditoretza aurkeztuko da. Bertan egoera zertan dugun eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak zein norabidetan joan beharko diren aurkeztuko dira.
Gehiago

Artxanberriko konpostgunea ostiralean jarriko da martxan

Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.  
Gehiago

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Datorren ostegunean, abenduak 15, arratsaldeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 
Gehiago

Zure platerean hasten da mundua

Lardizabal Herri Eskolaren eta Zaldibiako Udalaren eskutik, “Zure platerean hasten da mundua” proiektua herritarrei zabalduko zaie. Eskolako LH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleek unitate didaktikoa landuko dute  aste honetan, eta asteazkenean, azaroaren 30ean, dokumentala herritar guztientzat ikusgai izango da, 18:30ean udaletxeko herri aretoan.
Gehiago

KONPOSTA ETA HOBARI SISTEMA: informazio eta izen-emate postua ostiralean plazan

Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehenengo biak martxan dira. Hauei buruzko informazio osoa emango da plazan bertan goiz eta arratsalde izango den postuan, bertan izena emateko tramiteak egiteko aukera ere izango delarik.
Gehiago

Kimueneko azken fasea eta Udaletxeko eguzki-plakak: urte hasieran onartutako proiektuak errealitate bihurtzen

Aurrekontuak onartzearekin batera eman zitzaien bide bi proiektuei. Batak, segida ematen dio 2018an irekitako Kimuene Kulturgunea egokitzeari, eta besteak 2021ean haurreskolako teilatuan jarritako energia auto-hornikuntzaren bideari. Jarraian informazio osoa:
Gehiago

Esleitu dira udaletxeko teilatuan eguzki-plakak jartzeko lanak

Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago