Udal ibilgailu berria kalean da

Udaleko kale-langileen lan-taldeak beste ibilgailu bat du eguneroko lanei aurre egiteko. Ibilgailua %100 elektrikoa da, bi plazako kabina du, txoko guztietara iristeko moduko tamaina eta atzealdean material edo gaiak eramateko espazioa, igo eta jaitsierako plataformarekin. 
Gehiago

Kanpora sartzen antzezlana Zaldibian

Datorren ostiralean, martxoak 17, gaueko 22:30ean izango da antzezlana Herri Antzokian. Aitziber Garmendiak zuzendutako lana taularatuko dute Xabin Fernandez eta Intza Alkainek. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Karreanen. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Martxoak 8, zaintzen duen herria helburu

Asteleheneko osoko bilkuran jarraian duzuen adierazpena onartu zuen udalbatzak, EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. Konpromisoak hartzeaz gainera, biharko eta larunbateko ekimenetan parte hartzeko deia egiten da bertan. Bihar eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egingo da plazan.
Gehiago

Martxoaren 1etik 31ra izango da udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko aukera

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta datorren asteazkenean zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta hilaren amaiera arte eman ahal izango da izena. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua.
Gehiago

Farmazia inguruan eta Ibarrazpin konpostguneak jartzeko egokitze lanak hasi dira

Farmazia inguruko berdegunean eta Ibarrazpikoan kokatuko dira hurrengo bi konpostgune komunitarioak. Horrekin batera, Ibarrazpira menditik datozen urak behar bezala bideratzea galarazten duen hautsitako hodi bat aldatuko da.
Gehiago

Zaldibiako 2019-2023 legealdiaren laburpen-bilduma plazaratu dugu

Zaldibiako Udalak 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka osatu du..  Azken lau urtetan udalgiltzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Hemen duzue bildumaren bertsio digitala eta gaztelerazko itzulpena.
Gehiago

2023ko martxoa bete-betea dator, hemen duzue herriko agenda

Irakurle taldea, Herri kirolen jaialdia, martxoaren 8ko aldarria, Ttipi-ttapa morea, antzerkia, rallya, zaldibitar berriei ongi etorria, X. Osinberde sariketa, XXXI. Dantzari txikien eguna, elikadurari buruzko ikastaroa... egitarau betea izanagatik ziur izango dela hemen jasotzea falta denik ere. Jarraian duzue informazio osoa eta "Elikadura: bere garrantzia zahartzean" ikastaroan izena emateko aukera.
Gehiago

Zaldibia 2019-2023 legealdiaren laburpen-bilduma etxez etxe banatzen hasi gara

Zaldibiako Udala 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka banatzen hasi da etxez etxe.  Azken lau urtetan udalgintzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Aste honetan etxe guztietara iritsi asmo dugu.
Gehiago

KZ guneko ikastaroak 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean

Zaldibiako KZ gunean ondorengo ikastaroak antolatu dira 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean. Saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da Karreane Kultur Etxean, 943 160 338 telefonora deituz edo albiste honetan duzun izen emate taula beteaz.
Gehiago

TTIPI-TTAPA MOREA!  Zaldibiako ibilbide feminista

Azken urteetan Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak antolatutako ekimenak arrakasta izan duela iritzita, hirugarren urtez ere aurrera eramatea erabaki dugu. Aurtengoa martxoaren 11n izango da, larunbata, 10:30ean hasi eta denek amaitu arte iraungo du. Izen ematea irekita dago, eta hiru modalitatetan eman daiteke, korrika, oinez edo ibilbide egokituan, albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean. Jarraian informazio guztia..  
Gehiago

Haur eta gaztetxoentzat puzgarriak otsailaren 20an

Otsailaren 20an, inauteri astelehena, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako, eguraldi ona bada plazan, eta bestela Restin.
Gehiago

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren kontsulta-alegazio aldia hasi da

2022ko abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu da iragarkia eta apirilaren 4ra arteko epea dago inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. Teknikariekin aurrez aurreko hitzordua izateko txanda ere hartu daiteke Udalean. Hemen informazio osoa.
Gehiago