Zaldibiako udal liburutegian liburuak eskatzeko aukera

Astelehenetik aurrera, apirilak 20, Zaldibiako udal liburutegian haurrentzako zein helduentzako liburuak eskatu eta etxean jasotzeko aukera izango da. Nola? Ireki albistea eta barruan dituzue argibide guztiak.

MESEDEZ, ARRETAZ IRAKURRI:

Eskaerak egiteko: kulturetxea@zaldibia.eus helbidera email bat idatzi edo 943 160338 zenbakira deitu, goizez, 10:00ak eta 12:30ak bitartean. Liburuak etxeraino eramango zaizkizue aste bakoitzeko ostiral goizean. Oharra: maiatzak 1 ostirala izanik, aste horretan ostegunean egingo da banaketa. Aste bakoitzean, asteazkeneko 12ak arte izango da aukera liburuen eskaera egiteko. Bestalde, jasoko dituzuen liburu guzti hauek nahiz lehendik etxean dituzuenak, EZ itzuli oraingoz. Aurrerago, egoera normaltzean, jakinaraziko zaizue itzulketa noiz eta nola egin.

Zaldibiako udal liburutegian ditugun liburuak ikusi ahal izateko, SAKATU HEMEN.

Bertan liburu jakin baten izenburua jarri eta sakatu “Bilatu”. Idazle jakin batek idatzitako zein liburu ditugun jakin nahi bazenute, izenburua beharrean idazlearen izen-abizenak jarri. 

Amaitzeko, lerro hauen azpian bi artxibo dituzue ikusgai. Batean zenbait euskarazko liburu eta bere sinopsiak, eta bestean gaztelerazko batzuk.