Kultura

ZAPI BETE BERTSO eta GOZATEGIren kontzerturako, sarrerak gaurtik eskuragai

Gaur arratsaldeko 15:00etatik aurrera Karreanen ESKURAGARRI JARRIKO DIRA OSTIRAL eta LARUNBATEKO SARRERAK. Ostiraleko ZAPI BETE BERTSO saiorako 50enbat sarrera daude banatzeko eta larunbaterako 150 jarriko dira eskura. 
Gehiago

2021eko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera, azaroaren 16a, astelehena, baino lehen. 
Gehiago

Zaldibian UDAZKEN BIZIA kultur agenda berriro abian

Pasa den astean, Buruarin tailerra eta Bertso saioa atzeratu genituen, Osasun sailak 13 eta 40 urteko zaldibitarren baheketa deiari lehentasun eman geniolako. Osasun Sailak plazaraturiko informazioarekin eta herritarrengandik jasotako informazioarekin egindako egoeraren azterketak UDAZKEN BIZIA kultur egitaraua ber hartzeko segurtasun nahikoa eskaintzen digu. Beraz, ostiral honetarako programatutako Txan magoaren ikuskizuna eta Andoni Ollokiegi bakarlariaren emanaldia aurrera doaz eta BIHAR hasiko da sarreren banaketa 15:00etatik aurrera Kultur Etxean.
Gehiago

Martxan da Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina berritua

Liburu bat irakurtzerakoan beste pertsona batetaz oroitu al zara? Orain duzu aukera, abenduaren 9ra arte, irakurri duzun liburu hori nahi duzunari oparitzeko! Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz! Liburua bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretzako mezu bat.
Gehiago

Ekitaldietarako jarraibide eta baimenak

Hastera doaz Udazken biziko ekimenak. Gaur arratsaldean "Buruarinak" egiteko tailerra izango dute LH 1. eta 2. mailako haurrek eta igandean "Errimak bi oinetan" dantza ikuskizuna izango da. Bihar, berriz, Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta musika kontzertuak izango dira, guztiak Resti pilotalekuan. Irakurri jarraibideak segidan.
Gehiago

Agortu dira "Errimak bi oinetan" ikuskizunerako sarrerak

Ordubete eta 50 minutuan agortu dira ikuskizunerako 150 sarrerak.
Gehiago

Errimak bi oinetan, igandeko ikuskizunerako sarrerak Kultur Etxean eskura

ERRIMAK BI OINETAN ikuskizuna izango da igandean Udazken Bizia programaren barruan. Bihar 15:00etatik 19:30era ekingo zaio sarrera banaketari Karreane kultur etxean. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Buruarinak egiteko tailerrak urriaren 15 eta 22an

Uztailean 2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrek izan zuten buruarinak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera. Oraingoan, LH 1 eta LH 2 mailakoentzat egingo da tailerra urriaren 15ean eta LH 3 eta LH 4 mailakoentzat urriaren 22an. Informazioa jarraian.
Gehiago

Udazken bizia! Zaldibian, egitaraua kalean da

Irailaren 3an egin zen batzarrean bi gai jarri ziren mahai gainean: aurten ez dago baldintzarik festak egiteko, baina erabaki horrek dakartzan kalteak arintzeko ekimenak egin ditzakegu udazkenean zehar. Hari horri tiraka osatu da ekimen sorta bat, eta eragileen elkarlanarekin osatzea eta luzatzea da asmoa. Jarraian dituzu ekimenaren azalpena, egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa eta bertaratzeko baldintzak. Animatu eta parte hartu!
Gehiago

Aurten ez da herriko festarik ospatuko Zaldibian

Atzo egin zen batzarrean hartu zen erabakietako bat izan zen hori. Urtero ekaina aldean bildu ohi da jai batzordea, baina bizi dugun egoera ziurgabea medio, irail hasieran biltzea egokiago ikusi zen. Hala, atzo izan zen batzarra eta herritar zein herriko eragile eta taldeetako ordezkari ugari izan ziren bertan, Udalak egindako deiari erantzunez.
Gehiago

Festak 2020: batzarra irailaren 3an

Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna, herriko festen garaia. Aurten egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierara atzeratu zen lanketa eta datorren ostegunean, irailak 3, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilera. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Ezberdina, baina berezia... amaitu da 'Uda bizia'

Ostegunean Arruegi eta Saturdi auzoetara ibilaldia izan genuen, eta ostiralean amaiera eman genion Sahararako material bilketarekin, Porrotxen bisitarekin eta pelikula emanaldiarekin. Ikusgai dituzue azken hiru asteetan burututako ekintzetan ateratako argazkiak.
Gehiago

Azken txanpan bete-betean sartuta, 'Plaza irrintzika' eta Aiestaran Erreka auzorako ibilaldiarekin hasi genuen astea

Astelehenean, Plaza irrintzika haur-berbenan dantza egin zuten txikienek, euren mozorro eta guzti. Atzo, 5. eta 6. mailako gaztetxoek Aiestaran erreka auzoa bixitatu eta bainutxoa hartuz gozatu zuten
Gehiago

Ostiralean Uda Biziaren amaiera

Murgildu gara programazioaren azken astean, ostiralean emango diogu amaiera. Bideo honekin deialdi berezia egin nahi dugu bukaera berezia eman diezaiogun.
Gehiago

Urtesabel auzora ibilaldia eta bertso eskolako ikasleen saioa izan genituen ostegun eta ostiral goizean

Ostegunean Urtesabel auzo aldera eginiko txangoan untxiak ikusteko aukera izan zuten bertan. Ostiral goizean, berriz, ikasturtean landutakoa praktikan jarri ahal izan zuten bertso eskolako ikasleek.
Gehiago