Zaldibiko FESTAK 2023 EGITARAUA

Mondeju usainarekin batera ate joka ditugu Zaldibiko festak. Urriak 5, 6, 7, 8 eta 14an ospatuko dira eta hemen duzue azken hilabetetan herriko eragileekin batera egositako egitarau zabala. Dagoeneko etxe guztietara banatu den euskarriaren bertsio digitala duzue hau.

EGITARAUA EGUNEZ EGUN:

OSTEGUNA Urriak 5

  • 18:30ean Festak hasi aurreko KALEJIRA, HERRIKO GOIZTIRI TXARANGA ETA TXANBOLINTERO TXISTULARIen doinuekin, ERRALDOIEK eta DANTZARIek alaiturik, OLALDETIK PLAZARA.
  • 19:00etan TXUPINAZOA eta IRRINTZIAK udaletxeko balkoitik.Aurtengoan Etxekonekok Aniztasun Elkarteko ordezkariek botako dute festei hasiera emango dien txupinazoa.
  • Ondoren ERRALDOIAK, BURUHANDIAK eta herriko GOIZTIRI TXARANGA.
  • 20:00etan MONDEJUA dastatzeko aukera herriko plazan, ardoz eta musikaz lagundurik.
  • 23:00etatik aurrera BADA GIRO taldearekin dantzaldia.

OSTIRALA Urriak 6 

  • 11:00etatik 13:00etara KULKIREKIN JOLASAK haur eta gaztetxoentzat plazan.
  • 11:45ean TOKA JOKOA plazan, Beti Gazte Elkarteak antolaturik.
  • 12:30ean MOKADUA JUBILATUENTZAT, plazan.
  • Eguerdian MIREN AMURIZA eta UNAI AGIRRE BERTSOLARIEN eta HERRIKO TRIKITILARIEN saioa herrian zehar.
  • 13:30ean HAURREN BAZKARIA plazan, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak antolaturik. Haur bakoitzak bere bazkaria ekarri behar du eta arduradun batekin etorri. Postrea eta edaria Guraso Elkarteak jarriko ditu. Ondoren JOLASAK.
  • 17:30ean DANTZA EMANALDIA plazan, Iztueta Dantza taldearen eskutik.
  • 18:30etik aurrera PILOTA PARTIDAK Restin, Gaztelupe Pelota Klubak antolaturik.
    • Pelota Eskolako ikasleen arteko txapelketako finalak benjamin, alebin eta infantiletan.
    • Herriko pelotari gazteen partida: Lide – Jokin / Aratz – Aetz
  • Iluntzean GOIERRIKO MARIBATU BATUKADA FEMINISTA kalean zehar.
  • 23:30etik aurrera AKERBELTZ taldearen emanaldia.

BARRAKAK 1€an URRIAREN 6an, EGUN OSOZ.

ASKE TALDEAK zapimorea egun osoz janzteko deia egiten du.

LARUNBATA Urriak 7  MOZORRO EGUNA

  • 12:00etan PATXIN ETA POTXIN pailazoen emanaldia plazan.
  • 12:00etatik aurrera ARROZ PRESTATZE HERRIKOIA plazan eta MOZORROTUEN BILKURA. ARGAZKI GUNEA izango da, eta bazkalondoren zozketa.
  • 14:30ean MUNDUKO ARROZ BAZKARI HERRIKOIA plazan. Arroza norberak egin dezake plazan edo etxetik eginda ekarri. Su txapak, txotx-a eta ardoa Udalak jarriko ditu. Izen ematea urriaren 4a baino lehen Karreanen edo www.zaldibia.eus-en.
  • Bazkalostea ANDONI OLLOKIEGI bakarlariak girotua.
  • 19:00etatik aurrera XAUKENA ELEKTROTXARANGA.
  • 23:00etan LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen kontzertua.
  • 01:30ean Herriko DJ ANIXAKIK-en saioa.
  • Gauean zehar BOTILZARRA programa: aisialdian alkohola edatearen arriskuak murrizteko esku-hartzea, kalean alkohola edaten ari den jendearengana hurbilduz, Ai Laket taldearen eskutik.
  • GUNEMOREA: gune informatiboa, indarkeria sexistari buruzko kontzientziazioa eta iritzi/bizipenak jasotzeko gunea, Emagin Elkartearen laguntzaz.

IGANDEA Urriak 8  ANIZTASUNA

  • 11:00etan HERRIKO TXANBOLINTERO TXISTULARIEN GOIZ-DEIA kaleetan zehar, segalarien kalejirarekin.
  • 11:15etik aurrera Haur, gaztetxo eta emakumeen SEGA SAIOA Almitza Elkartearen eskutik, Mugertza baserriko zelaietan.
  • 12:30etik 14:30era ANIZTASUN FESTA plazan, Etxekonekok Elkarteak antolaturik. Herrian ditugun kultura ezberdinetako kideek eskainitako dantza, kanta eta janari dastaketa.
  • 17:30ean MOZORRO FESTA ETA HAURREN PLAY-BACK JAIALDIA, Ausa-Gaztelu Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Emanaldiaren ondoren DISKO FESTA herriko DJ Anixakik-en eskutik.

OSTIRALA urriak 13  Xirika kultur elkarteak antolatuta

  • 17:00etan IAGO MAGOA plazan.
  • 19:00etan ELKARRETARATZEA.
  • 19:30ean PATATATORTILA LEHIAKETA BERTSOLARIEK GIROTUTA (Tikeak Joxepanen salgai 5€an. Prezioan sartzen dira edaria, postrea eta kafea. Su txapak plazan jarriko dira. Tortila egiteko osagai eta materialak norberaren kontu).
  • 23:00etatik aurrera DJa.

LARUNBATA Urriak 14 KUADRILLEN EGUNA

  • 11:00etan PONYAK OLALDEKO PARKEAN.
  • 13:00etan KUADRILLEN IRTEERA JUN DA JOTXARANGAREKIN herriko kaleetan zehar. ARGAZKI GUNEA plazan, bazkalondoren zozketa.
  • 14:30ean KUADRILLEN EGUNEKO BAZKARIA plazan. Txartelak herriko tabernetan daude salgai urriaren 10era arte.
  • Ondoren KUADRILLEN ARTEKO JOKOAK eta KALEJIRA herrian zehar, Jun da Jo txarangak giroturik.
  • 20:30etik 21:30era TRIKIDANTZ taldearen iluntzeko emanaldia.
  • 23:30etik aurrera TRIKIDANTZ taldearen gaueko emanaldia.

ZALDIBIAKO FESTAK 2023 EGITARAU OSOA

 
 
2022KO JAIETAKO ARGAZKIAK
 

2022 Zaldibiko Festak - argazki guztiak -