"Zaldibi, Gaztetxoen Kabi" egitasmoaren bigarren edizioko azken ekintza, ostiral honetan

Gaztetxoek herriarekiko eta euren artean duten lotura indartzeko asmoz sortutako dinamikak bigarren edizioa du 2022/2023koa. Azaroan urruti ikusten genuen arren, ohartzerako azken ekintzara iritsi gara. Ostiral arratsaldean, herriko kale eta txoko ezberdinak arakatuko dituzte gaztetxoek Altxorraren bila. Jarraian ikusgai bigarren edizioaren errepaso txikia eta zenbait argazki. 

 

Ikasturte honetan 2008an, 2009an eta 2010ean jaiotako gaztetxoak izan ditugu protagonista, herriko bi dinamizatzaile gaztek lagunduta.

Jarraian ikasturte honek eman duenaren laburpena:

  • Egitasmoaren eta dinamizatzaileen AURKEZPENA: nerabeen eskaera eta proposamenak entzun, eta emango diren urratsak haiekin elkarbanatu.
  • Gabonetako oporretan bi arratsaldez LOKALA zabaldu zen udaletxeko Herri Aretoan: mahai-jokoak...
  • PIZZA TAILERRA: aurrez elkartu eta herriko dendetan erositako osagaiekin, Zubi-Buru elkartean jan zituzten euren eskuekin eginiko pizzak.
  • Donostiara irteera: Mitologik ESCAPE ROOMera joan, bazkaldu eta hirian bueltatxo bat eman zuten.
  • Udaletxeko Herri Aretoan eurek aukeratutako Kutsidazu bidea Ixabel FILMA IKUSI zuten.
  • Beasaingo ANTZIZAR IGERILEKURA arratsalde pasa: barruko igerilekua.
  • GAZTELURA IBILALDIA: azken orduan bertan behera geratu zen eguraldi kaxkarragatik.
  • IRUÑEKO SALTINGera txangoa: ekintzen artean harribitxia.
  • OIDUIRA igoera larunbatetik igandera, bertan gaua pasaz.
  • ALTXORRAREN BILA herriko kale eta txoko ezberdinetan.

Horrenbestez, biharkoarekin agur esango diogu edizio honi. Agur... edo gero arte, azaroan bueltan izango baita hirugarrena.