Trafiko oharra: uztailaren 8an EHUN MILAK lasterketa dela eta, hainbat neurri

Ostiral honetan, gaueko 23:00etatik 01:00etara, Bertuesa baserritik Arresenerako eta handik Olakosairako tarteetan ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Baita lasterketa pasatuko den etxe inguruetako txakurrak loturik edo kontrolpean izatea ere, ezbeharrik gertatu ez dadin.

 

Aldez aurretik, ehunmilak lasterketako antolatzaileen izenean barkamenak eskatzen dizkizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.