Trafiko oharra: Uztailak 2 igandea

TOUR DE FRANCE txirrindulari frogako lasterketa Zaldibiatik igaroko da, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA UZTAILAREN 2an ondorengo ordu eta eremuan. Hemen dituzue Eusko Jaurlaritzatik bidalitako informaziotik ateratako hainbat ohar.Informazio hau eguneratuko dugu data gerturatu ahala.

 

  • EGUNA: UZTAILAK 2 IGANDEA
  • ORDUA:   12:00etatik 16:00etara
  • EREMUA:  ORDIZIATIK ZALDIBIARA ETA BARIANTETIK LARRAITZA

MOTORDUN IBILGAILUENTZAT bidea itxita izango da gutxi gora behera goian zehazturiko denbora tartean. Larrialdi kasuak 112aren bidez koordinatuko dira.

APARKATZEKO DEBEKUA: Ibilbide guztian zehar ezingo da bidean edo bidearen alboan aparkatu, behin lasterketa abian denean oinezkoek ere ezingo omen dute bidea gurutzatu.

GARRAIO PUBLIKOA: Bide mozketak irauten duen denboran ez da garraio publikorik izango.

LASTERKETAREN ORDUTEGIAK: Lasterketa aurreko iragarki karabana 13:00ak aldera igarotzea aurre ikusten da eta lasterketa bera 14:50 inguruan.

Zaldibian, 2023ko ekainaren 8an.