PUZGARRIAK herriko haur eta gaztetxoentzat martxoaren 1ean

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko zaldibitar haur eta gaztetxoentzat PUZGARRIAK jarriko dira martxoaren 1ean, goiz eta arratsaldez plazan. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.

 

Urtarrilean atzeratu egin behar izan ziren puzgarriak eta inauteriak direla eta jaiegunak dituztenez herriko txikienek, martxoaren 1erako, asteartea, antolatu dira puzgarriak.

Eguraldi ona iragarri dutenez, Herriko Plazan jarriko dira 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. (Eguraldiak lagunduko ez balu Resti Pilotalekuan jarriko dira).