Podologo zerbitzua ostiralean jarriko da martxan

Beti Gazte elkarteak eskatuta, erabiltzaileen osasun beharrei erantzunez, PODOLOGO zerbitzua abian jarriko da ostiral honetan. Dagokion segurtasun berme guztiekin abiatuko da zerbitzua Karrerane kultur etxean.

BETI GAZTE elkarteak eskaintzen duen osasun zerbitzu hau KARRERANE kultur etxeko beheko aretoan emango da aurrerantzean. Ohitura legez aurrez zita edo txanda hartu beharko da eta guzti horren kudeaketaz BETI GAZTE elkartea arduratuko da.

Bizi dugun osasun krisiaren ondorioz, jarraitu beharreko protokoloa zorrotza izango da. Erabiltzaileek bakarrik eta musuko babesarekin bertaratu beharko dute (Ezinduen kasuan soilik bertaratu daiteke laguntzaile batekin) eta eraikinaren kanpoan itxaron Podologoak atea ireki arte. Gainerako xehetasunak BETI GAZTE elkartearen eskutik jakinaraziko zaizkie zerbitzu honen beharra agertzen dutenei.