Pilota Jaialdia martxoaren 1ean

Martxoko lehen egunean, ostiralarekin, Pilota Jaialdia izango da Resti Pilotalekuan 18:00etatik aurrera. Lide Murua eta Ezki Aristi zaldibitarrek jokatuko dute lehen partida Goierriko beste bikote baten aurka. Ondoren, Emakume pilotarien Ados enpresak antolatutako binakako txapelketaren bi kanporaketa jokatuko dira, promozio mailakoa eta lehen mailakoa. Sarrerak 5€an 12 urtetik gorakoentzat. 

 

  • EGUNA: martxoak 1, ostirala
  • ORDUA: 18:00etatik aurrera
  • LEKUA:  Resti pilotalekua

Hiru pilota partida izango dira, bikoteka jokatuko direnak. Zaldibiako Udalak antolatu du jaialdia Gaztelupe Pilota Klubarekin elkarlanean.

  • Lehenengo partida: Lide Murua - Ezki Aristi zaldibitarrak / Ainitze Arratibel - Olatz Intsausti
  • Bigarren partida, promozio mailakoa: Aranburu - Arrastia / Oskoz - Sotil
  • Hirugarren partida, lehenengo mailakoa: Aldaregia - O.R. Larramendi / Arrieta - R.L. Mujika

Sarrerak egunean bertan 5€an jarriko dira salgai Restiko atean, 12 urte edo gehiago dituztenentzat.