Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela probestuz, egun seinalatua irakurleentzat, Zaldibiako Udal Liburutegiak zerbitzu berria jarri du martxan: mailegatutako liburuak itzultzeko buzoia. Udaletxeko sarreran dago kokatua, herritarrek aukera izan dezaten liburutegiko ordutegitik kanpo liburuak itzultzeko. Astelehenetik ostiralera egongo da erabilgarri, 8:30etik 15:30era.
Gaur, Liburuaren Nazioarteko Eguna da, egun seinalatua irakurleentzat, eta hori aprobetxatuz Zaldibiako Udal Liburutegiak zerbitzu berria jarri du martxan, bere eskaintza hobetzeko. Izan ere, udaletxeko sarreran mailegatutako liburuak itzultzeko buzoia jarri du liburutegiak, herritarrek aukera izan dezaten liburutegiko ordutegitik kanpo mailegatuta dituzten liburuak iltzultzeko. Buzoia erabilgarri izango da astelehenetik ostiralera 08:30etik 15:30ak bitartean, udaletxeko ordutegian. Horrez gain, orain arte bezala liburutegira jo dezakete herritarrek liburuak mailegatu eta itzultzera, astelehenetik asteazkenera 14:00etatik 18:30era, eta ostegun eta ostiraletan 10:30etik 12:30era eta 14:00etatik 18:30era.
'ZALDI BERDEA' LIBURUAREN AURKEZPENA
Apirilaren 30ean liburu aurkezpena izango da Karreaneko Ganbaran, herri ekimenez antolatua. Jose Mari Sagardui Moja Gatza-k Zaldi Berdea liburua aurkeztuko du Zaldibian, solasaldi formatuko saioan. 31 urteko espetxean igaro ondoren, urte guzti horietan bizitakoetan oinarrituta idatzi du narrazio liburua preso ohi bizkaitarrak.
Saioa: 'Zaldi Berdea' libururen aurkezpena
Eguna eta ordua: Apirilak 30, osteguna, 17:30ean
Aretoa: Karreaneko Ganbara