Jaiegunak direla eta hondakin bilketan izango diren aldaketak

Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, organikoaren bilketa atzeratuko da. Beraz, abenduaren 24 eta 31an (ostegunak) ez dira kubo marroiak atera behar.  Organikoaren kubo marroiak, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an (larunbatak) atera behar dira.

Gainontzeko egunetan, bilketa normaltasunez burutuko da. Informazio gehiago 943 16 15 55  telefonoan eskuratu dezakezue.

Neguko solstizio ospakizun zoriontsua eta Urte berri on!

Zaldibian, 2020ko abenduaren 15ean.