Gazteok arnas eguna Larrabetzun

Udalerri Euskaldunetako gazteen topaketa antolatu du UEMAk azaroaren 26an, larunbata, Larrabetzun. Egun osoko egitaraua izango da eta autobusa jarriko da Goierriko hainbat herriren artean gazteei bidaia errazteko. Ikusi jarraian egitaraua.

 

GAZTEOK ARNAS EGUNA

Azaroaren 26a, larunbata, LARRABETZUn

 

-11:30ean: ongi-etorria Larrabetzuko plazan, bertako gazteen eskutik.
-11:30etik 13:00etara: tailerrak (zirku tailerra, mural margoketa, ibilbidea...) aukeran.
-13:00etan: ekitaldia
-14:00etan: bertso bazkaria (*aukera beganoa ere egongo da)
-17:00etan: Zo-Zongó perkushow taldearen emanaldia Larrabetzuko kaleetan zehar.
-19:00etatik aurrera: Kontzertuak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean (DJ Nahia Novo eta Kuluxka Klan).

Izena emateko, formulario bat bete eta kontu korronte batean 15 euro sartu beharko dituzte joan nahi duten gazteek, bazkaria ordaintzeko. Hementxe duzue galdetegiaren linka (Izena emateko azken eguna: azaroaren 21a):
 

https://labur.eus/GazteokArnasLarrabetzu2022

 

Izen-ematearen arabera antolatuko da Goierriko autobusa, dohainik izango dena (Legorreta, Segura, Ataun, Idiazabal eta Zaldibiako Udalen kontura).

 

Animatu gazteak!