ZALDIBIAKO
udala

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak igandean

Hauteskunde eguna izango da etzi, aurten Covid-19aren eraginpean. Hori dela eta, ohiz kanpoko neurri batzuk betetzea eskatzen dio Hauteskunde Batzordeak hauteslegoari eta bozka lekuetan ere egokitzapenak egin dira. Jarraitu irakurtzen.

 

Datorren igandean, 2020ko uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak ospatuko dira eta  1.147 zaldibitar daude botoa ematera deituta. Ohi den bezala bi bozketa mahaiak Lardizabal Herri Eskolan daude, igandean 9:00etatik 20:00etara. Bertan aldaketak daude Covid-19ak sortutako egoerak dakartzan arriskuak ekiditeko.

Bozkatzera joateko herritarrek jarraitu beharreko neurriak:

  • Botoa ematera doazen guztiei gomendatzen zaie etxetik prest eramatea botoa. Hala ere, bozka-lekuetan eskuragarri izango dira ohi bezala bozka paper eta sobreak. 
  • Derrigorrezkoa izango da musukoa edo maskara eramatea.
  • Etxetik eskuak garbituta etortzea gomendatzen da eta sartu aurretik eta irteeran ere gel bidez  desinfektatuko dira.
  • Ahal den neurrian jende gehien izaten diren orduak (12:00-14:00) saihestuko dira.
  • Bozka-lekuetan eta eskola-eremuan elkarrekin hizketa luzean geratzerik ez da izango pilaketak ekiditeko. 

Bozka-lekuetan hartu diren neurriak:

  • Uneroro pertsona bat egongo da sarreran jarraibideak ematen. Arretaz entzun eta kasu egitea eskatzen da.
  • Bi ilara egingo dira sarreratik bertatik. 

MAHAIA

A

B

Lehen abizena

A-tik H-ra dutenak

I-tik Z-ra dutenak

Ibilbidearen kolorea

Laranja

Berdea

 

  • Herritarrak Errolda-txartelean zehazten zaion mahaira joan behar du bozkatzera, A mahaira edo B mahaira. A mahaian lehen abizenaren lehen hizkia A-tik H-ra dutenak sartzen dira, eta B mahaian lehen abizenaren lehen hizkia I-tik Z-ra dutenak.
  • Pilaketak saihesteko, eskola kanpoaldean bi ilara egingo dira, A mahaikoentzat ezkerrekoa (laranja) eta B mahaikoentzat eskuinekoa (berdea) eta lurrean bakoitzari bere kolorez markatutako bidea jarri da. 
  • Eskolara sartu eta ezker aldeko gela batean bozkatuko dute A mahaikoek eta eskuin aldeko gela batean B mahaikoek. 
  • Irteera lekua ere aldatu egin da. Ez da sarrerako lekutik atera behar, ezker edo eskuin aldeko ateetatik baizik. Ondo adierazita daude bideak eta ez da izango galbiderik. 
  • Ilara egin behar bada, lehentasuna izango dute adinean aurrera doazenek eta haurdun daudenek.

Bozkatzeko unean:

  • Botoa prest izatean, lurrean markatutako arrastoaren gainean jarri, norberaren izen-abizenak esan mahaiari eta Nortasun Agiria erakutsiko zaio mahaiko presidenteari. 
  • Maskara kentzeko eskatu diezaioke presidenteak aurpegia ikusi ahal izateko.
  • Bozka norberak sartuko du kutxatilan. 
  • Amaitzean gelatik atera eta gelez eskuak garbituta albo-atetik kalera atera behar da.