Euri jasaren ondorengo egoera eta adi jarraitzeko deia

Udaletik eskerrak eta animoak eman nahi dizkizuegu, bai atzo eta bai gaur, euri jasak eragindako kalteak konpontzen ari zareten herritar, bolondres eta udal langileei. Erantzun azkarrak kalteak arintzen lagundu du. Hala ere, adi jarraitzeko deia egiten dugu gaur arratsalderako ere ekaitzak baitaude iragarrita.

Momentu honetan bi puntutan dugu arreta nagusia. Batetik, Aiestaran-Erreka auzoan Santa Barbara gainean, bidea irekita dago, baina baliteke bidean ura izatea, beraz poliki eta kontuz pasatzeko deia egiten da.

Bestetik, ITXITA dago Arruegi auzora doan bidea Gantxaisko bidegurutzetik gora. Bidea GAUR BERTAN IREKIKO DA BEHIN-BEHINEAN, eta astelehenean ekingo zaie bidea konpontzeko lanei. Kamioiak ezingo dira pasa, soilik bizilagunentzat irekiko da.

Bukatzeko, gaur arratsalderako ere ekaitzak iragarri dituzte eta herritarrei adi egoteko eskatu nahi dizuegu. Gogoratu 943 88 03 57 telefonoan gaudela. Ea ba euri barra ez den gaur ere gurean tokatzen.