Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Urtarrilak 18 astelehena, bolumen handiko etxeko traste zaharrak atera ahalko dira bilketa gunetara. Gogoratu hilabetero 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango direla garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Hemen duzue 2021ko lehen hiru hilabeteko egutegia.

ZALDIBIA EGUTEGIA 2021

ATERATZEKO EGUNA

NOIZ/NORA ATERA?

 

 

Alboan zehaztutako egunetan, gaueko 21:00etatik aurrera.

Herri-guneko beira edukiontzien ondoan, oinezko pasabideak oztopatu gabe eta edukiontzian apoiatu gabe.

URTARRILA

4, 18

OTSAILA

1, 15

MARTXOA

1, 15

 

Sasieta mankomunitatetik gogorarazten digute, altzariak, koltxoiak, etxe-tresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen direla solik.

Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:

  • Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
  • Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
  • Gurpilak
  • Egurrezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak